Leioako XXIX. Artisautza eta Gastronomia Azokea datorren astegoienean egingo da 25 erakusketa-postugaz

Bizkaie! 2008-11-03 14:45

Leioako Artisautza eta Gastronomia Azokea herri bizkaitarreko Boulevardean egongo da kokatuta, zapatuan eta domekan eta goizez 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak.

Leioako (Bizkaia) Artisautza eta Gastronomia Azokeak bere 29. edizinoa beteko dau aurten, eta artisautza tradizionalagaz eta euskal gastronomiagaz gozetako 25 erakusketa-postu eskainiko ditu datorren astegoienean, zemendiaren 8an eta 9an, Kultur Leioa erakundetik gaur jakinarazo dabenez.

Danetara, 25 artisau etorriko dira Leioako azokara (14 artisautza arlokoak eta 11, barriz, gastronomiakoak). Bizkaitarrak 12, gipuzkoarrak 2, nafarrak 4 eta estadu espainiarretik etorritakoak 7 izango dira.

Kontuak kontu, artisautza tradizionaleko hainbat produktu izango dira ikusgai eta salgai, besteak beste, zeramikea, egurra eta harri tailua, otzaragintzea, forjaketea, ehungintzea edota musika-tresnak.

Era berean, espezialidade gastronomiko onenak be izango dira, besteak beste, Idiazabal gaztaia, sagardoa, Errioxako ardaoa, txakolina, orioa, ogia, euskal pastela, pateak, gozokiak, itsasoko produktuak eta abar.

Leioako Artisautza eta Gastronomia Azokea herri bizkaitarreko Boulevardean egongo da kokatuta, zapatuan eta domekan eta goizez 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu