Balmasedako sutearen 200. urteurrena gogoratzeko antzezpen bat antolatu da

Bizkaie! 2008-11-03 11:32

Zemendiaren 8an 200 urte beteko dira 1808an Balmasedan (Bizkaia) sutea izan zanetik, eta, hori dala eta, iragana babestu eta zabaltzeko asmoz, Balmasedako Udalak sute haren antzezpena antolatu dau herriko bizilagun ugariren laguntzinoagaz. Antzezpena zemendiaren 8an izango da, 18:30etik 20:30era.

Jazoera hareen antzezpena Lehendakari Agirre parkean hasiko da, eta handik soldadu frantsesak Zubi Zaharrera joango dira. Zubia (Balmasedaren ikurrik garrantzitsuenetakoa) sutan ikusiko da alde bietatik, eta bitartean, soldaduek aurrera egingo dabe San Lorenzo auzotik eta Martin Mendia kaletik.

Gaur egun Uribilduko Historiaren Museoa dan San Juan eleizak be sua hartuko dau alde batzuetatik. San Juan plazatik eta Martin Mendia pasealekutik sute honeek ikusteko aukerea izango da. Martin Mendia kaletik aurrera joan eta San Severino plazan eleizea erreko dabe eta gero, udaletxea. Sute bakotxaren aurretik, frantsesek bertan dagozan balmasedarrak bota behar ditue, eta beraz, personaien artean alkarrizketak izango dira.

Udaletxea erre ondoren, talde biak alkarren artean burrukatuko dira, eta Balmasedaren historiaren pasadizo berezi hori azalduko dabe; era berean, Balmasedak hondamenari zelan egin eutson aurre kontauko da.

Antzezpena musika tradizionalak lagunduta egongo da, eta amaitzeko, uribilduaren berpiztea irudikatuko daben jaiez gozau ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu