Nestor Basterretxearen 'Euskal kosmogonia' Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2008-11-04 14:23   Kulturea

'Euskal kosmogonia' bildumako obrek XX. mendeko bigarren erdialdean, euskal eskulturagintzeak izan eban sorta ospetsuenetako bat osotzen dabe. Lehenengoz, 1973an erakutsi ziran Bilboko Arte Eder Museoan eta orain, barriro jarri ditue ikusgai 2009ko zezeilaren 1era arte.

Pasa dan garagarrilean aitatu bildumako eskulturak museo bilbotarrari dohaintzan emoteko hitzarmena sinatu eben Nestor Basterretxeak eta bere familiak, Javier Viar, Arte Eder Museoko zuzendariak eta Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta museoko patronatuko buruak. Honezkero gauzatu da dohaintzea eta Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) eskultoreak 'Euskal Serie Kosmogonikoa' bildumea emon deutso Bilboko Arte Eder Museoari. Obra horreek XX. mendeko bigarren erdialdean, euskal eskulturagintzeak izan eban sorta ospetsuenetako bat osotzen dabe. Lehenengoz, 1973an erakutsi ziran Bilboko museoan eta orain, barriro jarri ditue ikusgai 2009ko zezeilaren 1era arte.

1972tik 1975era bitartean egindako 18 eskulturak osotzen dabe Basterretxearen lana (17 haretx egurrezkoak eta bat, 'Ostadar' izenekoa brontzezkoa). Fintasunez eta hizkera garaikidez landutako piezak personaia mitologikoetan, naturearen indarretan eta euskal kulturako objektu tradizionaletan dagoz oinarrituta. Erakusketan, 'Ilargi Amabitxiaren Mozorroak' (1977) serieko bost lanak be ikusgai jarri ditue. Gainera, erakusketa aretoan eskultoreari buruzko dokumental bat eta Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek zuzendutako film bana emongo ditue: 'Pelotari' (1964) eta 'Ama Lur' (1968).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu