Inprimigailuek ixten dabezan oinatzak

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   sarean
Laser teknologiadun inprimigailuek, inprimiduten dabezan orri guztietan, ikusten ez diran markatxu batzuk ixten dabezala jakin dogu. PC World aldizkariak plazaratu dauan artikuluan (www.pcworld.com) agertu da barria. Begi-bistan ikusezinak dira ikurrok, baina, LED argi urdin eta lupa batez ikusteko modukoak ei dira. Baina, zer dira markatxu horreek eta zergaitik dagoz hor? Xerox enpresearen kasuan, papelean egiten diran markatxuak puntu beilegiz egindakoak dira eta inprimagailu bakotxaren serie zenbakia agertzen da kodifikauta. Kodeketa hau paper zatian zehar zentrimetro bakotxean dago eta ...

Gotzon Barandiaran, poetea: ‘Hizkuntzea poemen pintzela da, eta berbak koloreak’

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Kulturea
- Zure poesian hizkuntzagazko ardurea dago. Hizkuntzea forma legez, soinu legez hartu dozu? Hizkuntzea poemen pintzela da, eta berbak koloreak. Zorionez gure hizkuntza txiki baina ez eskas honek hamaikatxu kolore daukaz, eta kolore bakotxak beste hainbeste tonalidade. Niretzat normala da koloreak nahastea, probak egitea gustoko kolorea topau arte. - Tonu aldetik, barriz, holako etsipen ukutu bat igarten jatzu. Ni ez nago bape gustora ezartzen deuskuen bizitzeko ereduagaz. Sistema neoliberal basati honek guk pentsetan doguna baino eragin zuzenagoa dauka eguneroko hartu-emonetan. Sarritan pentsetan ...

Bizkaieraz, baietz ba! (II)

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Domekan finala Abenduaren 19a hur dago. Bizkaiko bertsolaritzaren egun handietako baten bezperatan gara. Euskalduna Jauregian da hitzordua. Arratsaldeko bostetatik aurrera, bertsozalez izarretaraino betetako aretoan, zortzi baliente igoko dira oholtzara: Igor Elortza, Etxahun Lekue, Xabier Paia, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Igor Muniategi, Iratxe Ibarra eta Fredi Paia. Txapel bakarra. Zaleon artean zenbat-gura kiniela. Durangarrak osterabe faborito izan arren, oreka handiagoko finala izan leiteke aurtengoa. Larrabetzuko dotorezia, Markinako goxotasuna, Galdakaoko lotsabakokeria, Bermeoko zuzentasuna eta Algortako kasta parea. Durangoko gorentasuna dudatan jartzeko beste ...

The Incredibles

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Zinemea
Disney eta Pixar enpresen arteko alkarlanak film onak sortzen jarraitzen dau animazinoaren munduan: lehenengoak pelikulak banantzen dauz eta bigarrena produkzinoaz arduratzen da gidoi sendoak aukeratuz eta teknologia gero eta hobeto jagonaz. Animazino film honetan ona eta gaiztoa kontrajarten dira, komunidadearen aldeko betebeharrak eta nork bere familia jagoteko ardurea, alkarlana eta indibidualismoa... Pelikula honetan persona bakotxaren izakera bereziaren balioa azpimarratzen da, baina taldeari egiten deutson ekarpenaren barruan sartuz. Bestalde, beste animazino film eta fikzinoko personaia batzuei egiten jakezan keinuak erabiliz eta ...

Benito Lertxundiren lehenengo bederatzi diskoak salgai

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Musikea
1985. urtean, Gaueko ele ixilen baladak lana plazaratu eban Antonio Breschi pianista italiarraren laguntzinoagaz. Mauleko bidean-izatearen mugagabean 1987an plazaratu eban, eta Pazko gaierdi ondua 1989an. Kanta ezagunak eta herrikoiak publikau ebazan lan horretan Lertxundik. 1993. urtean bilduma bikotx bi merkaduratu ebazan, eta 1996an Hitaz oroit lana egin eban. Ahuen sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz eta Nere ekialdean be publikau ebazan Lertxundik. Diskoak - 'Ez Dok Amairu' (Herri gogoa, 1971) - 'Orri laño mehe batek' (Artezi, 1974) - '...eta maita herria, üken dezadan plazera' (Artezi ...

Sesamo-teilak

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Jan edanak
Osogaiak:  100 gr. gurin.  100 gr. azukera.  100 gr. arrautza zuringo.  100 gr. urun.  Sesamo-aleak. Zelan egin: Aitatutako ordena berean nahastauko doguz osogaiak, gurina, azukerea, arrautzen zuringoak, uruna eta sesamo-aleak. Hasteko, lapiko baten jarriko dogu gurina, eta espatula bategaz eragingo dogu, ‘pomada’ puntuan jarri arte. Ostean, gurina puntuan daukagula, azukerea ganeratuko deutsagu, astiro-astiro, eta bitartean guk mobiduten segiduko dogu, bolatxurik urten ez dagian. Hurrengo pausua arrautza zuringoa gehitzea da, eta dana batera bota ahal dogu ...

Kromoa: beharrezko mantenugaia

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Jan edanak
Modu orekatuan jan ezkero, behar doguzan kromo, zink eta ganerako mantenugai guztiak hartuko doguz eta osasuntsu egongo gara, baina kontuz ibili mantenugaien osogaiakaz, honeek beti aditu baten kontrolagaz bakarrik hartu beharko litzatekez. Larraitz Artetxe, Dietetika eta nutrizinoan diplomaduna

Upelean hartzitutako ardao zuriak

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Jan edanak
Ardao honeek egiteko, aroma asko emoten daben mahats bariedade osasuntsua erabiliko dogu. Upela Bordele muetakoa izan behar da, hau da, haretxagaz egindakoa eta 225 litro gordetako kapazidadeagaz. Upel honeek tenperatura epelean dagoan gela batean sartuko doguz, hartzidurea hasteko. Beste alde batetik, derrigorrezkoa da upela barria izatea eta erdi txigortuta egotea. Bateren batek upelean hartzitutako txakolina produzidu gura izan ezkero, ze pausu jarraitu behar diran azalduko deutsuet: - Lehenengo eta behin, batutako mahatsa kalidadezko mahatsa izan behar dala aitatu gura deutsuet. Batutako ...

Iñaki Mendizabal: ‘Rio de Janeiron danetarik dago’

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bidaide
Baina Rio de Janeiro favelak baino askosaz gehiago da. Zer dauka horren uri erakargarria izateko? Hondartzak, uria eta mendia. Rio uri zoragarria da, leku zoragarrian ganera, oihanaren erdian dago eta. Mendiz inguratuta dago eta horrek xarma berezia, berak bakarrik daukana emoten deutso. Hori bai dala ‘botxo’ bat. Riok danetarik eskaintzen deusku, eta Maceiók, barriz, ez. Harea mueta guztietako hondartzak dagoz, Copacabana eta Ipanema berbarako, eta baita uri guztia ikusteko aukerea eskaintzen deutsuen mendi berdeak be. Ezaugarri berezi honeen adibide argienak ...

‘Interes’ bako Monzon

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Antxinakoak Geurera
Esan dogun moduan, asko dira berak idatzitako antzerki, ipuin zein abestiak. Betidanik egon zan oso lotuta euskereagaz eta euskal kultureagaz. Berak idatzitakoen artean be, asko dira euskeraz idatzitako agiri eta kartak. Hain zuzen be, datu honen gainean bitxikeria bategaz gura dot amaitu artikulu hau: jakina danez, Bilbao Francotarren eskuetan jausi eta gero, ‘Euzkadiko Jaurlaritzea’ Santanderren eta batez be Bartzelonan egon zan. Baina gerrea ez egoala bape argi eta, egoitza nagusia Pariseko Av. Marceauko eraikinean imintea erabagi eben euskaldunek. Lehendakari eta ...

Euskal herritarrak gero eta zaharrago

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   txutxu-mutxuan
EAEko osasun gastua Gizartearen aldaketa honen ondorioek Osakidetzaren arlo ekonomikoari be eragingo deutsie. Txostenak emondako datuen arabera, EAEko osasun gastuak Europako hainbat herrialdetan egiten dabezanen azpitik dagoz. BPGri jagokonez, EAEk % 6,1 inbertiduten dau; zerbitzu hau ondo be ondo jagoten dauan Alemaniak, ostera, % 10,5 eta Italiak % 6,8. Ganera, azterlanak zehazten dau arlo publikoak finantzaketa osoaren % 76 hartzen dauala eta ekarpen pribatuak oso zati txikia, hau da, Europako beste herrialde batzuetan baino zati txikiagoa. Edozein kasutan be, agiriak adierazotakoaren ...

Les choristes

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Zinemea
Christophe Barratier zuzendariaren lehenengo film honi harrera ezin hobea egin deutsie Frantzian. Eta egia esan, pelikula honek ikus-entzuleek bizitzearen ganeko ikuspuntu positibo eta baikorraz gozetako aukera ezin hobea emoten dau. Zuzendariak esandakoaren arioan, istorioa umezaroan bizi izandako esperientzietan oinarrituta dago; orain arte jadetsitako arrakastearen giltzarrietariko bat egiatasun horretan topau leiteke. Batzuen eretxiz, milikia eta lar sentimentala izan daiteke. Barrutik eginda dago, barru positibo eta itxaropentsu batetik; ikuspegi gizatiarra emoten dau, gaur egun nagusi dan zine ozpintsu, nihilista eta eszeptikoa albo ...

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Kulturea
NONTZEFILM Film Laburren I. Nontzefilm Lehiaketea be martxan dago daborduko. Lehiaketea on-line izango da www.nontzefilm.com gunean eta lan onenak FANT 2005ean egongo dira ikusgai. Lanak formatu honeetan aurkeztu ahal izango dira: .mov, .mpeg, .avi, .asf eta .wmv. Artxiboak 3.5 Mb eta 3 minutuko iraupena izan leike gehienez. Beste alde batetik, filmaren irudi adierazgarri bat be bialdu behar izango da (70 x 50 pixelekoa, .jpg formatuan). Arauak: Filmak jasoteko epea 2005eko martiaren 11n amaituko da. Dana dala, Nontzeflash ...

Entzun! musika aldizkariak 18 euskal talderen bideoklipak batzen dituan DVD bat kaleratu dau

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Musikea
DVDan dagozan bideoklipak ondokoak dira: Gari (Hil ez dena); Ruper Ordorika (Zaindu maite duzun hori); Doctor Deseo (Abrázame); La Buena Vida (Un actor mejicano); Afrika (Aparteko mundua); Atom Rhumba (Gone); Inoren Ero Ni (Aurrez aurre); Señor No (Llámame); Su Ta Gar (Bizitzaren borroka); Flyin' Freak (It's the time); Kudai (Ni naiz); Kuraia (Udaberri azidoa); Mermaid (I Rock); Neubat (Basamortu Motela); Audience (Over On fire in a song); Tanta + Xabier Erkizia (Ezer jakin gabe remix). Ganera, Materia taldearen 'Marionettes (some ...

Literatur Sariak 2004

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Renoko ‘Center for Basque Studies’ euskal kulturea sustatzen

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Euskaldunak munduan
Testu Liburuei jagokenean, bildumeak liburu barria izango dau urtarriletik aurrera, Mari Jose Olaziregi literatur kritikariak Bernardo Atxagaren obrearen ganean idatzitakoa hain zuzen be. Euskal Diaspora Sailaren barruan, New Yorkeko eta Boiseko euskaldunen inguruko liburu bana idatzi dau Gloria Totorikaguenak. Juan Manuel Azkona historialariak ‘Possible Paradises’ liburua idatzi dau, sail berean jasota dagoana. Beste Antologiak sailean, Joseba Zulaikak ‘Oteiza’s selected writing’ atara dau argitara, Jorge Oteiza eskultoreak idatzitako testu batzuk ingelesera itzuli ostean. Argitaratutako liburu honeez gan, Euskal idazleen obrak ...

Txileri bultzadatxua emon guran

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Euskaldunak munduan
Hizkuntza arloan be, loturea Txilegaz Javier Madrazok egindako bidaia horretan bertan, Txilek Euskal Herriko elebitasunaren ganeko interesa erakutsi dau, eta bertako hizkuntza indigenak ez galtzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartu dau. Bizkaie!

Itxaso Paia nagusi ‘Okelar’ Bertsopaper Sariketan

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Bertsolaritzea
Helduak: - Lehenengo saria: “Ume hari begira” (Mikel Arrillaga / Eibar – Gipuzkoa). - Bigarren saria: “Ilunabar gordinak” (Manu Goiogana / Irun – Gipuzkoa). - Saritu bako lehenengo mutrikuarra: “Kantuz bizi nahi” (Jose Juan Lizardi). Gazteak: - Lehenengo saria: “Izan nazu ama ”(Itxaso Paia Ruiz). Algorta. 15 urte. - Mutrikuar onenaren saria: “Sahara bihotzean, papera eskuan” (Imanol Lekunberri). 12 urte. Abenduaren 18an izango dira eskuratutako Bertsopaper guztiakaz argitaratuko eta 3 eurotan salduko dan liburuaren aurkezpena (eguerdiko ordubatetan Mutrikuko Harriturriaga enparantzan) eta sari banaketea. Bizkaie!

Ordenadore eroangarriak VS. gizonezkoen ugalkortasuna

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   sarean
Ikerketea 21 eta 35 urte arteko 29 boluntariogaz egin dabe, eta ordenadorea hanken ganean jarrita, barrabiletako tenperaturea 2,1 gradu igoten dala erakutsi dau Sheynkinek. Urologoaren eretxiz, tenperatura hori jasaten dan bakotxean deskantsua hartu behar da, ugalkortasun arazo larriak ebitetako. Bizkaie!