Euskaltzaindiak zemendiaren 21ean egingo ditu Bilbon XIII. Jagon Jardunaldiak

Bizkaie! 2008-11-14 09:46   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren XIII. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira eta entzule moduan nahi duena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 20an amaituko da, eta aurretiaz izena emon behar da ondoko helbide elektronikoan: info@euskaltzaindia.net.

Euskaltzaindiak zemendiaren 21ean egingo ditu XIII. Jagon Jardunaldiak, Bilboko egoitzan, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, 'Euskerea, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak' gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira.

Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi asmo nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskereak dauen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia hori indarbarritzeko asmoz onartu barri dan Dekretuaren nondik norakoak azalduko dira.

Arratsaldeko saioari dagokionean, honek be bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, Kataluniako esperientziaren barri emongo da, eta bigarrenean, barriz, kontsumoaren zenbait erakunde pribatu mahai-inguru batean batuko dira euren eretxiak azaltzeko.

Euskaltzaindiaren XIII. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira eta entzule moduan nahi duena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 20an amaituko da, eta aurretiaz izena emon behar da ondoko helbide elektronikoan: info@euskaltzaindia.net. Bestalde, izena emoterakoan, ondokoa adierazo behar da: goizeko saioan bakarrik parte hartuko dan, arratsaldekoan bakarrik edo goiz eta arratsaldekoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu