Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustu Fundazinoak enpresa barrien mintegia inaugurau dabe Deustuko Unibersidadean
2008-11-17 14:07Ekimen hau sortu eta martxan jartea Deustu Fundazinoa eta Bizkaiko Foru Aldundia eta BEAZ bere alkarte publikoa bat egitearen ondorioz sortu da, esparru akademikoan sortutako proiektuei enpresa azpiegiturea emoteko eta Bizkaiko barrikuntza sistemea sustatzeko, unibersidadearen eta enpresaren arteko lankidetzea hobetuz.
Bizkaiko Foru Aldundiko Barrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko diputadu Izaskun Artetxek eta Deustuko Unibersidadeko erretore Jaime Oraák inaugurau barri dabe oinarri teknologikoa daben enpresa barrien mintegia unibersidade horretako campusean, ESIDE-Injinerutza Fakultadeko eraikinaren 4. solairuan, hain zuzen be. Enpresa mintegi hau martxan jarteak 300.000 euroko gastua ekarri dau, Bizkaiko Foru Aldundiak pagau dauena.
Danetara, 250 metro koadro inguruko azaleran bost enpresa kokatu ahal izango dira eta bertan euren ibilbideari hasierea emon. Leku horretan guztientzako eremu bat be izango dabe, idazkaritza, bulego teknikoa eta bilera gelagaz. Azpiegitura barri horrek Bizkaian dagoan enpresa inkubategi eta mintegien sarea osotuko dau eta goi mailako balio teknologikoa daben enpresa ekimenei euskarria emongo deutse.
Indarrak batzea
Ekimen hau sortu eta martxan jartea Deustu Fundazinoa eta Bizkaiko Foru Aldundia eta BEAZ bere alkarte publikoa bat egitearen ondorioz sortu da, esparru akademikoan sortutako proiektuei enpresa azpiegiturea emoteko eta Bizkaiko barrikuntza sistemea sustatzeko, unibersidadearen eta enpresaren arteko lankidetzea hobetuz.
Halan da be, mintegia ez da persona ekintzaileak eta proiektu barritzaileak identifiketako bitarteko hutsa; ekintzaile espiritua unibersidadean zabaltzen lagunduko dau, Deustuko Unibersidadeak ikasleen artean tradizinoz sustatu dauena. 2007/2010 Plan Estrategikoagaz, sendotu egin nahi dau gehiago ekintzaileen aldeko giro hori, enpresearen lehenengo fasearen garapen egokirako behar diran tresnaz horniduz.
Ekintzaile programa barritzailea
Unibersidadeak ekintzaile programa barritzaile bat dauka martxan Bilboko campusean, INGENIO izenekoa, ESIDEko, La Comercialeko, Zuzenbideko (Ekonomia espezialidadea) eta FIHEZeko (Lanaren eta Erakundeen Psikologia espezialidadea) titulazinoetako azken mailetako ikasleen espiritu barritzailea eta ekintzailea sustatzeko helburua dauena, eta ikasleen artean enpresa barriak sortzeko izan daitekezan ekimenak babesten dituana.
Horri gehitu behar jako Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia-Xede Alkartearen bidez finantzatzen dauen 'Diego Gardoki' beka programea. Beka horreei esker, Ingenio programako 17 ikasle ondoko erakundeetan proiektuak garatzen dabilz: WHTC Foundation – Wheeling Jesuit University (AEB), Lempert (Argentina), CT Valparaíso (Txile) eta ISTMA – Interactive Technology, Software and Media Association (India). Helburua enpresa ideien preinkubazinoa egitea da, gero, zabaldu barri dan Oinarri Teknologikoko Enpresen mintegian garatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!