Euskara 21 ekimena 'fase erabagiorrean' sartu da eta Batzorde Iraunkorrak behin betiko agiria idazteari ekingo deutso
2008-11-13 09:39 Euskerea berbagaiGaurtik aurrera, kideek gaitegiari emondako erantzunak eskuragarri izango dira Euskara 21 webgunean (http://blog.euskara21.euskadi.net). Horrezaz gan, liburu formatuan be argitaratuko dira epe laburrean.
XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak aztertu eta zehazteko asmoz, Euskararen Aholku Batzordeak apirilaren 29an abian jarritako Euskara 21 ekimena 'fase erabagiorrean' sartu da. Dagoeneko prozesua gizarteratzeko aurkezpen eta mintegiak abian dira, eta horregaz batera, 'XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak' izeneko Batzorde-atal Bereziko kideak hainbat gogoeta-hari laburtu eta zehazteko lanetan hasiak dira. Horren lekuko, atzo bertan, Donostian batu dira kideak orain hilebete emon jaken gaitegiaz eztabaidatzeko.
Gaitegi hau, hain zuzen be, orain artean jasotako ideia nagusien bildumea da, eta galdera bidez formulauta dago hausnarketea errazte eta zehazte aldera. Proposautako ideien inguruan adostasuna bilatzen saiatu dira batzordekideak bilera horretan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak adierazo dauenez.
Era askotako gaien inguruan bideratu da hausnarketea: euskerazko produkzinoa eta euskerearen osasuna; hiztun kopurua eta euskerearen erabilerea; administrazinoa eta euskerea (botere publikoen jarrerea), erabilerea; euskereagazko ardurabakokeria eta euskerearen politizazinoa; euskerea indarbarritzeko bakotxaren egitekoak; euskerearen etorkizuneko erronkak; administrazinoa eta herri-mobimentuen arteko hartu-emonak.
Gaurtik aurrera, kideek gaitegiari emondako erantzunak eskuragarri izango dira Euskara 21 webgunean (http://blog.euskara21.euskadi.net). Horrezaz gan, liburu formatuan be argitaratuko dira epe laburrean.
Behin betiko agiria
Bestalde, atzoko eztabaidearen ondoren, Batzorde Iraunkorrak gogoeteari amaierea emoteko behin betiko agiria idazteari ekingo deutso. Beraz, dokumentua osotzeko kontuan hartuko dira batzordeko kideek egindako ekarpenak eta herritarrek webgunearen bidez egindakoak, bai eta aurkezpen zein mintegiren bidez jasotako proposamenak be.
Amaierako txostena, beraz, gogoetearen abiapuntua idatzi eban Batzorde Iraunkorrak idatziko dau. Hona hemen batzorde horretako kideak: Patxi Baztarrika, batzorde-ataleko burua; Erramun Osa, idazkaria; Aurelia Arkotxa; Lore Erriondo; Alberto Lopez; Eneko Oregi eta Pello Salaburu.
Bestalde, Euskara 21 eslogan lehiaketeari dagokionean, zapatu honetan amaituko da esloganak jasoteko epea. Irabazleak 1.500 euroko saria jasoko dau, eta sari hori Euskara 21 gogoeta prozesua zarratuko dauen ekitaldian emongo jako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!