Jokin Otaegi misiolariaren ‘Rwanda bihotz-minez' liburua plazan
2008-11-12 13:03Otaegik Ruandan lan egin eban hutu eta tutsien arteko gerra zibilaren garaian, 90. hamarkadan, herrialde osoa suntsitu eban gerran eta ‘Rwanda Bihotz-minez’ liburuak, gerra-gatazkeagaz sortutako ondorio latzak deskribiduten ditu.
Otaegik Ruandan lan egin eban hutu eta tutsien arteko gerra zibilaren garaian, 90. hamarkadan, herrialde osoa suntsitu eban gerran eta ‘Rwanda Bihotz-minez’ liburuak, gerra-gatazkeagaz sortutako ondorio latzak deskribiduten ditu.
Bilboko San Frantziskoko Liburutegian aurkeztu dabe gaur, hilak 12, Jokin Otaegi misiolariaren ‘Rwanda bihotz-minez’ liburua.
Jokin Otaegi Ruandan zala, 1994an hasi zan hutu eta tutsien arteko gerra zibil gogorra. Kanporatua izan bazan be, urtebete beranduago bueltau eta erretirora arte, 2002an, bertan geratu zan beharrean. Kongoko Errepublika Demokratikoaren mugatik oso hur dagoan herrixka bateko eskola bat zuzentzen eban eta hainbat bidaia egin behar izan zituan bertara, era honetan euskal irakurleari Ruandako errealidadea hurerratzeko balio izan deutsienak.
'Rwanda bihotz-minez’ liburuak (euskera hutsean idatzitakoa) ez ditu zahar arduratsu baten zirrarak bakarrik kontetan, izan be, eguneroko bizitzatik, eta heriotzatik, biktimek kontautako gerrako gehiegikeriak deskribiduten ditu. Oraidino gogoan dogun gatazka krudel honen gehiegikeriak deskribiduten jarraitzen dau kolektibo desbardinen eerukirik bako egunerokotasunak kontetan, besteak beste, emakumei eragiten eutsiezan praktika sexual iraingarriak, kaleko umeak edo eta honeek zaintzen lan egiten daben misiolariak. Herrialde honen iragan esklabua be azaltzen dau Otaegik eta europearrak izan eben eragina honetan, euskal armadore batek gatibu izan eban emakume baten testigantzen bidez.
Azkenik, ipuin herrikoiez egindako bildumeagaz, herrialde afrikarrak munduagazko dauen ikuspegia hurerratzen deutso Otegik irakurleari, honegaz Ruandako bizimoldearen ikuspegi zabalagoa emonez.
Hiria argitaletxeko Luis Haranburu Altuna editoreak liburuaren aurkezpenean azaldu dauenez, sailkagatxa da liburua: 'Ez da nobelea, ez da entsegua; irakurlea atrapetan dauen liburua da, minduraz beteriko maitasunez bor-bor dagoena'.
San Frantziskoko Liburutegiak -Bilboko Udal Liburutegi Sareko partaidea- 2001ean barriro zabaldu zanetik, auzo honen ezaugarria dan herrialde aniztasunen kultura eta etnia desbardinen inguruko material adierazgarria batzeko jardunean diru publikoaren zati bat erabili dau. Honela, bere apaletan hizkuntza desbardinak edo metodologiak ikasteko liburu sortak topau daitekez, inmigrazinoari buruzko bibliografía zabala bezela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!