Resurreccion Maria Azkue Literatur sarien edizino barria honezkero martxan dago

Bizkaie! 2008-11-17 13:31   Kulturea

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak Narrazioak eta olerkiak 2007 izeneko liburua kaleratu dabe, igazko Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dituan lana. Eta, bide batez, aurtengo sariketarako deialdia egin dabe.

Sariketara, euskeraz idatziriko narrazino edo olerki-lanak aurkez daitekez, egilearen bizilekua edo nazionalidadea edozein izanik. Lan mueta bi onartzen ditue: narrazinoa eta olerkia. Bestalde, adinari begira, maila bi dira: A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 17 urte bitartekoentzat.

Lanak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 16an amaituko da. Helbide honetara bialdu behar dira: BBK Kultur Gela. Elkano, 20. 48008, Bilbo.

Sariak

Narrazino arloan, A zein B mailatan, lehenengo saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 240koa eta hirugarrena 180koa. Olerki arloan, sari berberak emongo dira.

Sarion helburu nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu