Juan Mari Lekuonaren ganeko pasarteak batzen dituan liburua aurkeztuko dabe barikuan
2008-11-12 17:45 KultureaZemendiaren 14an, barikua, 'Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005)' liburua aurkeztuko dabe Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. Liburua Oiartzuneko Udalak eta Euskaltzaindiak argitaratu dabe, Juan Mari Lekuona zanaren omenez.
Zemendiaren 14an, barikua, 'Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005)' liburua aurkeztuko dabe Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. Liburua Oiartzuneko Udalak eta Euskaltzaindiak argitaratu dabe, Juan Mari Lekuona zanaren omenez.
Lourdes Oategi Euskaltzaindiko Literatur Ikerketa batzordeko idazkariak koordinau dauen liburu honetan, Juan Mari Lekuona ezagutu, maite eta mirestu daben hainbat idazle, poeta, abeslari eta euskaltzainek hartu dabe parte, eta omenaldi legez, liburu honetako pasarteak idatzi ditue. Honeek dira egileak: Xabier Lete, Gorka Aulestia, Anjel Lertxundi, Pello Esnal, Jean Haritschelhar, Ana Toledo, Jon Kortazar, Joxe Austin Arrieta eta Lourdes Otaegi.
Liburuak hiru zati nagusi ditu: 'Lekuona. Gertuko erretratuak'; 'Lekuonaren bizitza ibilbidea iruditan (1927-2005)'; eta 'Lekuona. Literatura ikerle eta poeta'.
Aurkezpena Aitor Etxeberria Oiartzuneko alkateak; Andres Urrutia euskaltzainburuak; eta Lourdes Otaegik Euskaltzaindiko Literatur Ikerketa batzordeko idazkariak egingo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!