www.euskaletxeak.net webguneak mundu osoko euskal herritarrak hartu-emonetan jarriko ditu

Bizkaie! 2008-11-14 10:08

www.euskaletxeak.net gune globala izango da, parte-hartzailea eta estaduen mugaz gaindikoa. Munduko mutur batean bizi dan euskaldun batek beste muturrean bizi diranen barri izateko aukerea izango dau, bere barri emoteko eta baita hartu-emonak bideratzeko be.

www.euskaletxeak.net ataria munduan zehar dagozan euskal etxeen bost federazinoek bultzatutako ekimena da, Uruguaik, Argentinak, Iparramerikak, Venezuelak eta Espainiak bultzatuta, hain zuzen. Bertan argazki, bideo eta testu historikoak eskuragarri egongo dira, besteak beste. Eusko Jaurlaritzearen Euskal Gizataldeakazko Harremanetarako Zuzendaritzearen laguntzari esker sortu da.

Ekimen hau kanpoan bizi diran euskaldunen eta euskal etxeen alkarlanean oinarrituko da, honeen partehartzea handitu eta bizibarrituko dauelako atariak.

www.euskaletxeak.net gune globala izango da, parte-hartzailea eta estaduen mugaz gaindikoa. Munduko mutur batean bizi dan euskaldun batek beste muturrean bizi diranen barri izateko aukerea izango dau, bere barri emoteko eta baita hartu-emonak bideratzeko be.

Lau helburu nagusi ditu ekimenak; euskal etxeen jarduera eta administrazinoagaz dituen hartu-emonak erraztea (dirulaguntzinoak jasotean edo datuak barritzeko orduan adibidez); euskal etxeek euren ekintzen barri emoteko bidea izango da, testu, bideo eta argazkien bidez; memoria historikoa eta formakuntzea bultzatzeko lanabesa izango da. Bertan formakuntzarako materiala, argazki, bideo eta testu historikoak eskuragarri egongo dira.

Eta, azkenik, kanpoan bizi diran euskaldunen arteko hartu-emonak sendotuko ditu. Horretarako foro bat martxan jarriko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu