EHU bere hezkuntza-eskaintza aurkezten hasi da

Bizkaie! 2008-11-17 13:46

Euskal Herriko Unibersidadeak bere hezkuntza-eskaintza aurkezteko informazino-saioak eskainiko ditu zemendian eta abenduan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eskualdetan, eta Araban hasiko dau bere ibilbidea, gaur, zemendiak 17, Gasteizen.

Euskal Herriko Unibersidadeak bere hezkuntza-eskaintza aurkezteko informazino-saioak eskainiko ditu zemendian eta abenduan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eskualdetan, eta Araban hasiko dau bere ibilbidea, gaur, zemendiak 17, Gasteizen. Ondoren EHUk bere irakaskuntza-eskaintza aurkeztuko dau Laudion, eta azken aurkezpena Biasterin izango da, zemendiaren 28an.

Saio horreen bidez lehenengo hartu-emonak egin nahi dira unibersidatera oraindino sartu ez diran ikasleakaz, bai eta horren gurasoakaz, orientatzaileakaz eta irakasleakaz be. EHUko ordezkariak joango dira unibersidadearen barri emotera, EHUko eskaintza akademikoa zein dan eta unibersidadera sartzeko zein pauso emon behar diran jakinarazotera. Danetara, 25 informazino-saio antolatu ditu EHUk Euskal Autonomia Erkidegoan barrena: 12 Gipuzkoan, hamar Bizkaian eta hiru Araban.

Bizkaiari dagokionean, lehenengo saioak bihar, hilak 18, izango dira, Durangon eta Portugaleten eta, saio guztiak 18:30etan hasiko dira. Durango, Elkartegiko Areto Nagusian izango da saioa, Landako gunean, eta Portugaleten, barriz, Nautika eta Itsasontzi eta Makineriako Goi Eskola Teknikoko Areto Nagusian.

Ondorengo saioak, Getxoko Kultur Gelan (zemendiak 19), Ondarroako institutuan (zemendiak 20) eta Gernikako Elai-Alai aretoan (zemendiak 24) izango dira. Zemendiaren 25ean eta 27an, eta abenduaren 2an eta 3an, EHUko ordezkariak Balmaseda, Basauri, Barakaldo eta Bilbon egongo dira.

Azkenik, informazino-saioak Gipuzkoan zemendiaren 19an hasiko dira Arrasaten, eta lurralde historikoko udalerri garrantzitsuenetan izango dira (Azpeitia, Andoain, Tolosa, Irun, Eibar, Zarautz, Legazpi, Errenteria eta Donostia) abenduaren 10an Beasainen emongo dan informazino-berbaldiagaz amaitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu