Clemente: 'banoa baina bueltauko naz'
2006-07-07 02:00Javier Clementek gogor egin eban joan dan astean Fernando Lamikiz eta komunikabide batzuen kontra Athletic taldeari hirugarrenez agur esatea tokau jakon egunean.
Korrontzi taldeak Eurofolk Lehiaketearen finala jokatuko dau domekan Malagan
2006-07-06 02:00 MusikeaKorrontzi taldeak aurrera egin eban joan dan maiatzean Eurofolk Lehiaketearen finalerdietan, eta astegoien honetan Malagara joango da, Italia eta Portugalen sailkatutako taldeakaz batera lehiatzeko.
Entzierrometroa
2006-07-06 02:00Kukuxumusu enpresa nafarrak diseinautako programa informatiko bati esker, zezenak gu atrapetako zenbaterainoko aukerak dagozan esango deusku, gure egoerearen arabera. Asmakizunari Entzierrometro izena jarri deutse eta, normalean kamiseten diseinuak egin arren, beste merkadu batzuetan be sartu da Kukuxumusu.
XIII. Kalerki, Zarautzeko kaleak antzoki bihurtuta
2006-07-06 02:00 KultureaAlproja kultur taldeak antolatuta, Kalerki, XIII. Antzerki Topaketak izango dira Zarautzeko kaleetan garagarrilaren 6tik 8ra eta, danetara, bederatzi ikuskizun iragarri ditue.
Getxoko XXX. Jazzaldiak 12.000 lagun inguru batu ditu
2006-07-06 02:00 MusikeaMusikaz beteriko bost egunen ondoren, Getxoko XXX. Europar Jazzaldia atzo amaitu zan. Garagarrilaren 1etik 5era, 12.000 bat lagunek gozau dabe 15 kontzertu eta bestelako ekitaldiakaz. Urtero legez, soinu europarrak, kalidadea eta aniztasuna izan dira ardatz nagusiak.
Dobako 100 bizikletaren mailegu-zerbitzua abiarazoko dabe Bilbon
2006-07-06 02:00Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) dobako 100 bizikletaren mailegu-zerbitzua abiarazoko dabe aurtengo udan (garagarriletik zemendira), Bizkaiko uriburuko zazpi auzotan kokatutako bilketa-gunei esker.
Ku-ku!, euskerearen transmisinoan beste pausu bat
2006-07-05 02:00 Euskerea berbagaiGuraso eta umeen arteko transmisinoan hutsarte zabalak egozala jaubetuta, Alkarbide bilgunera batutako euskera teknikariek umeen berbeta moduaren gaineko liburuxka bat egitea pentsau eben, aurtengo ondorengoetaratze kanpainan txertatzeko, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lan-esparruan. Horren ondorioz sortu da Ku-Ku! argitalpena.
Alemaniako ‘Magnus Mehl Quintet’ taldea irabazle Getxoko Jazzaldian
2006-07-05 02:00 MusikeaBigarren saria eta Publikoaren Saria Jazz Kamikaze boskote danimarkarrak lortu dau. Bakarlariei jagokenez, epaimahaiak Brice Moscardini Magnus Mehl Quinteteko tronpeta-jolea saritu dau; publikoak, barriz, Marius Neset Jazz Kamikazeko saxofonistearen alde egin dau.
Gabriel Aresti XXIV. Ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dau Bilboko Udalak
2006-07-05 02:00 kulturbizEdozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2006ko urriaren 31an amaituko da.
Berangon I. Musikaola Jardunaldiak Produkzino Musikalaren Prozesuaz
2006-07-05 02:00 MusikeaMusikaola Kultur Alkartearen ekinbidez, produkzino musikalaren prozesua sakon ezagutzea helburu daben jardunaldiak izango dira Berangon garagarrilaren 10etik 13ra.
Zinemagile gazteen film laburrak gaur eta bihar Getxoko 'Gaurik Laburrena' emonaldian
2006-07-05 02:00 BarriakZinezaleek zinegile gazteen film laburrak ikusteko aukerea izango dabe gaur eta bihar Getxon, 'Gaurik Laburrena' egitasmoaren barruan. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango dira emonaldiak; gaur, garagarrilak 6, gaztelaniazko filmak emongo dira, eta barikuan, euskerazkoak. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobanekoa izango da.
Bikiniak 60 urte bete ditu
2006-07-05 02:00Louis Reard, injineru frantziarrak, automobilaren mekanikan adituak sortu eban bikinia orain 60 urte.
Royal de Luxe, Deambulants eta Ball de Diables Llacuna Lekeitioko XVII. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian
2006-07-04 02:00 KultureaEidaberen ‘Kanpanolue’ eta Teatro Trapero del Rioren ‘Erdi Aroko Kondaira’ lan barriak eta ‘Antzar Jokua’, Jaialdiaren ekoizpen propioa, Edorta Jimenezen ideian oinarrituz, Hortzmuga taldearen lana be lehenengoz ikusiko dira Lekeition garagarrilaren 7tik 9ra.
‘Musika-Lur’ ikastaroetan ikasitakoak entzungai Gasteizen, Donostian eta Gernikan
2006-07-04 02:00 MusikeaMontajea garagarrilaren 17ra arte landuko dabe eta hilaren 18an aurkeztuko da Gasteizko Vital Kutxako Kultura Aretoan, 19an Donostiako Kutxakoan eta 20an Gernikako Lizeo Antzokian. Hiru kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Helburua publikoari ‘gaur eguneko musikea’ deritxana uste baino askoz erakargarriagoa izan daitekeela erakustea da.
Munduko I. Capoeira Txapelketea Bilbon garagarrilaren 5etik 9ra
2006-07-04 02:00Munduko I. Capoeira Txapelketea gaur hasiko da Bilbon eta domekara bitartean egingo da, 1.500 lagunen partaidetzeagaz.
Euskaltzaindiak eta BBK Fundazinoak Aizpea Goenaga eta Joseba Azkarraga saritu ditu
2006-07-04 02:00 sariak-autortzakGoenagaren Santxa Kondesa lanari emon deutse Toribio Altzaga antzerki-saria. Azkarragaren Mendebaldearen mintzo mindua lanak Mikel Zarate saio-saria jaso dau Aurelia Arkotxaren, Adolfo Arejitaren eta Antton Aranbururen eskutik.
Buenos Aireseko Raucheko euskal etxeak ofizialtasuna lortu dau
2006-07-04 02:00 Euskaldunak munduanErrekonozimentu horregaz, zentroak zuzendaritza batzordeetako aldaketa guztiak eta alkarte mailako alde guztiak jakinarazo beharko deutsoz Jaurlaritzeari. Jaurlaritzeak, beraren aldetik, euskal gizataldeakaz dituan hartu-emonak hobeto koordinau ahal izateko behar dituan datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz.
Euskal Herriko Unibersidadeak lege-testu nagusiak euskeratuko ditu ‘Legeak-Leyes’ bilduman
2006-07-03 02:00 Euskerea berbagaiEHUk eta Eusko Jaurlaritzearen Justizia Sailak euskerearen normalizazinoa arlo guztietara zabaltzearen alde hartu eben konpromisoak dakarren ekimena izan da hau.
Euskerearen ganeko ikerlanen artxiboa
2006-07-03 02:00Artxiker euskerearen ganeko ikerlanak batzen eta zabaltzen dituan nazinoarteko liburutegi elektroniko barria da. Hiru bersino ditu: euskerazkoa, ingelesezkoa eta frantsesezkoa.
‘Oinetakoa. Arrasto bat historian’ erakusketea Bilboko Euskal Museoan
2006-07-03 02:00 KultureaOinetakoen historia ezagutu ahal izango dogu Eldako Oinetakoen Museoaren erakusketa ikusgarri honetan. Bilboko Euskal Museoan egongo da ikusgai garagarrilaren 4tik urriaren 15era bitartean.
Atzera begirako erakusketa bat da oinetakoen gaur arteko historiari buruz, eta 115 oinetako egongo dira ikusgai orden kronologikoaren arabera antolatuta.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...