Eneko Olasagastiren berbaldiagaz hasiko da Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokea

Bizkaie! 2008-12-05 09:36   Kulturea
Abenduaren 5etik 8ra, azokako ordutegia goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da

Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak aurten hildako Henrike Knör euskaltzaina, Gotzon Garate filologoa, Karmelo Etxenagusia Bilboko gotzain laguntzailea, Xabier Iratzeder, idazle eta euskaltzaina, Elias Amezaga, idazlea eta Mikel Errazkin eta Mikel Laboa musikariak gogoratzeko erabiliko ditu.

Durangoko Elkartegian, gaur, hilak 5, Arratsaldeko 18:30etan, 'Ahozkotasunetik Irudimenera Durangotik pasatuz' izenburua dauen berbaldia emongo dau Eneko Olasgasti, aktore, zine zuzendari eta gidoilariak Azokearen inaugurazino ekitaldian. Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak aurten hildako Henrike Knör euskaltzaina, Gotzon Garate filologoa, Karmelo Etxenagusia Bilboko gotzain laguntzailea, Xabier Iratzeder, idazle eta euskaltzaina, Elias Amezaga, idazlea eta Mikel Errazkin eta Mikel Laboa musikariak gogoratzeko erabiliko ditu. Gero, Eneko Olasagasti aktore, zine zuzendari eta gidoilariak emongo dau sarrera hitzaldia.

Durango euskaltzaleen topagune izango da abenduaren 5etik 8ra. Irudiari eskainitako Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokan, ez dira faltako ilustradoreak, argazkilariak edota film emonaldiak baina nobedade nagusi bat azpimarratu dau Jon Irazabal azokako zuzendariak. Aurkezpenetarako aretoa. Idazleak, musikariak, egileak publikoagaz harreman zuzenagoa izateko espazioa izango da. Azoka barruan egokitu dan formatu txikiko gunea, 30 bat lagunentzat. Espazio horretan liburu, disko, bideo, web barrien aurkezpenak izango dira.

Nobedadeei jagokenez, aurten 504 izango dira guztira, liburu, disko, egutegi, bideo, dvd eta bar kontuan hartuta.


2008 Durangoko Argizaiola

Gerediaga Elkarteak euskera eta euskal kulturearen alde lan egin daben persona eta erakundeak saritzen ditu Argizaiola Sariagaz. Aurten Juan Zelaiari emongo deutse, enpresa mundutik kultur eta euskera ekimenak laguntzeko emoten dan babesa eskertuz.


Finlandia protagonista

Salla Järnefelt Finlandierako literaturearen doktoratua izango da aurten Durangoko Azokan konbidatua. Herrialde haretako literaturea ez eze, euren hizkuntzea berreskuratzeko lana zein izan dan azalduko dau. Suomitar-Euskalherria Kultur Elkarteko kideek be parte hartuko dabe abenduaren 6an izango diran ekitaldietan. Egun hori Finlandian Indepentzia Eguna da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu