Bizkaia Irratiak jaso dau Lauaxeta Saria
2008-12-03 17:28 Euskerea berbagaiGaur egun, Bizkaitik eta Bizkaia osorako euskera hutsean emitiduten dauen irrati bakarra da. Irrati asko izan arren, Bizkaia Irratiak 30.000 entzule inguru ditu egunero-egunero.
Euskerearen Nazinoarteko egunaren ospakizunagaz batera, Jose Luis Bilbao, Bizkaiako Ahaldun Nagusiak Lauaxeta Saria 2008 eskaini deutso Bizkaia Irratiari ekitaldi berezian, kontuan izanda, aurtengoa, Hizkuntzen Nazinoarteko Urtea dala.
Bizkaiko Foru Jauregian egin dan ekitaldian, Bizkaia Irratiaren izenean, Dorleta Alberdi zuzendariak jaso dau Jose Luis Bilbao, Ahaldun Nagusiaren eskutik Lauaxeta Saria bere laugarren edizinoan. Bizkaia Irratia orain dala 18 urte agertu zan uhinetan lehenengoz. Bilbo Herri Irratiaren oinordekoak dira eta hasiera hasieratik bizkaierea erabili dabe euren programazino osoa egiteko. Lehenengotan bizkaierea diferenteak, azpieuskalkiak erabilten zituen baina euskera bizitik abiatuta mendebaldeko euskalkia bateratzeko bidea egin dabe Labayruren laguntzinoaagaz. Gaur egun, Bizkaitik eta Bizkaia osorako euskera hutsean emitiduten dauen irrati bakarra da. Irrati asko izan arren, Bizkaia Irratiak 30.000 entzule inguru ditu egunero-egunero.
Hedabide eta gizartearen ohiturak etenbarik aldatzen ari dira eta Bizkaia Irratiak aldaketa horreetara moldatzen jakin izan dau; web-gunearen bitartez, esaterako, mundu osoan zehar jarrai daitekez Athleticen partiduak. Bizkaieraz egindako produktua da, euskal kulturea zabaltzeko tresna eta entzule barriakana hurreratzeko ahalegin handiak egiten ari dana. Ondo merezita, beraz, Lauaxeta Saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!