Euskaltzaindia Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan
2008-12-05 12:17 KultureaUrtero legez, aurten be Durangoko Azokan izango da (Abenduaren 5etik 8ra) Euskaltzaindia. Urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. 'Piriniotako hizkuntzak: lehena eta oraina' erakusketea be zabalik egongo da Durangon, Elkartegian (Landako etorbidea 4), Azoka egunetan.
Urtero legez, aurten be Durangoko Azokan izango da (Abenduaren 5etik 8ra) Euskaltzaindia. Urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. 'Piriniotako hizkuntzak: lehena eta oraina' erakusketea be zabalik egongo da Durangon, Elkartegian (Landako etorbidea 4), Azoka egunetan.
Euskaltzaindiaren argitalpen zerbitzuak aurkezten dituan nobedadeak ondokoak dira: Literatura Terminoen Hiztegia, Literatura Ikerketa batzordeak eginda. Euskaltzaindiaren Arauak eta Euskera agerkari ofizialaren zenbaki barriak, horreen artean Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruan. Haren bitartez Leturiaren egunkari ezkutua eleberria argitaratu zaneko 50. urteurrenaren karietara, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' omendu nahi izan dau Akademiak.
Hiztegi Batua be kaleratzen dau Akademiak. Izan be, 2000. urtean Akademiak, ordura arte onartutako hitz-zerrenda argitara emon eban liburu batean. Zortzi urte joan dira eta berba ugari gehitu dirala kontuan hartuz, orain Hiztegi Batua barriro kaleratzen dau Euskaltzaindiak.
Bestetik, Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburua, Oiartzungo Udalagaz batera argitaratua, Durangon izango da.
'Jagon' bildumaren 6. eta 7. liburuak, hau da, Zenbait orientabide erregistroen trataeraz, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoagaz batera argitaratua, eta Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Euskaltzaindiko Corpus batzordeak landua eta Pello Esnalek koordinatua.
'Euskaltzainak' eta 'Mendaur' bildumen azken liburuak be kalean dira eta salgai jarriko. Pedro de Yrizarren Morfología del verbo auxiliar liburu sortaren azken liburuak, bai eta aspaldian egin ziran bi ekitaldi akademikoren emoitzak be Durangon izango dira: Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra eta III. Onomastika Jardunaldien agiriak (Lizarra, 1990eko iraila) liburuak, biak 'Iker' bildumakoak.
Hor izango dira, baita be, Euskaltzaindiak eta BBK-k igaz saritu zituen lanak, hau da, Kontrako bidean (Pablo Barrio), Hitzak orbainetan (Karmele Igartua), Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan (Julen Arriolabengoa) eta Narrazioak eta olerkiak 2007.
'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' erakusketea
Erakusketea azoka egunetan egongo da ikusgai Durangoko Elkartegian (Landako etorbidea 4), goizeko 10:30etatik iluntzeko 20:30etara.
Erakusketea Euskaltzaindiak sustatu dqu, eta Akademiaren sorreraren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat da. Erakusketea Iruñean egon zan ikusgai, urrian, Akademiaren XVI. Nazinoarteko Biltzarra egin zan bitartean, eta hauxe izango da ikusteko bigarren aukerea.
Pirinioetako hizkuntzak, euskerea izan ezik, latinetik datoz, beti be, tokian tokiko hizkuntzek aldatuta. Mendetako prozesu hori dala eta, lurraldeari begira hur dagozan baina alkarren artean ondo baino hobeto bereizita dagozan hizkuntzak sortu dira. Literaturearen bidez, hizkuntza horreek aurrera egin dabe, eta, aldi berean, aberastu eta euren muga linguistikoetatik kanpora zabaldu dira, kalidade artistikoa be irabazi dabelarik.
Erakusketak hizkuntza horreen ezaugarrietako batzuk eta euren historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu. Holan, bada, horreetako bakotxa erabilten daben herrietako bizitza sozialean daukan erabilerearen lekukotasunak eskaintzen dira, administrazinoan, zientzian, irakaskuntzan eta, jakina, literatur genero desbardinetan daukien presentziaren adibideak emonez.
Erakusketan, Europako hizkuntza erromanikoen mapea erakusten da, eta gero aragoierari, katalanari, okzitanierari eta euskereari buruzko informazino anitza eskaintzen da. Aragoieraren kasuan, ondoko gaiak jorratzen dira, besteak beste: zabalkunde historikoa, atzerakadea, gaur egungo dialektoak, literaturea edota ofizialtasun eza.
Katalanari buruz, Administrazinoa, Literaturea, eta Institut d’Estudis Catalans-ez hitz egiten da. Adminisrazinoa, Zientzia, Trobadoreak, edota Literaturea ikusten dira okzitanierari eskainitako atalean.
Azkenik, euskerearen kasuan, Herri Literaturea, Administrazinoa, Irakaskuntzea, Normalizazinoa eta Euskaltzaindia agiri dira, beste gai batzuen artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!