Iñaki Goirizelaia izango da EHUko erretore datozen lau urteotan

Bizkaie! 2008-12-05 10:36

Iñaki Goirizelaiak Juan Ignacio Perez orain arte erretore izan danari eskaini deutso garaipena, izan be, 'azken hileotan kritika askoren jomuga izan da, bidebakoak gehienetan', Goirizelaiak adierazo dauenez. 'Danon erretore izango naz' esan eban jentaurrean emoitza ofizialak ezagutu osteko prentsaurrekoan.

Iñaki Goirizelaia Injinerutza Telematikako katedraduna izango da EHU, Euskal Herriko Unibersidadeko erretorea botoen % 52'25 jaso ostean. Boto gitxiko aldea izan da bi hautagaien artean, baina azkenean, Iñaki Goirizelaiak irabazi deutso Marisol Estebani. Parte-hartzea, barriz, maiatzekoa baino altuagoa izan da hautesle talde guztietan baina gehien ikasleen artean hazi da, izan be, maiatzean ikasleen % 3k emon eban botoa eta atzo %14k. Astebeteko epea izango dau galtzaileak emoitzen kontra egiteko, eta ezustekorik ezean, abenduaren 15ean izentauko dabe ofizialki erretorea.

Kontuak kontu, hirutan erretoreorde izan dan Goirizelaiak Juan Ignacio Perezen lekua hartuko dau Euskal Herriko Unibersidadearen buruzagitzan. Goirizelaia Perezen taldekoa izan zan aurreko hauteskundeetan eta Bizkaiko kanpuseko erretoreorde izan da azken urteetan. Goirizelaiak Juan Ignacio Perez orain arte erretore izan danari eskaini deutso garaipena, izan ere, 'azken hileotan kritika askoren jomuga izan da, bidebakoak gehienetan', Goirizelaiak adierazo dauenez. 'Danon erretore izango naz' esan eban jentaurrean emoitza ofizialak ezagutu osteko prentaurrekoan.

Botoa emoteko eskubidea izan daben 52.236 personetatik, 1.986 irakasle iraunkorrak dira, 2.989 ganerako irakasleak, 45.553 ikasle eta 1.708 administrazino eta zerbitzuetako langileak dira.

Iñaki Goirizelaia (Bilbo, 1958) Injinerutza Telematikako katedraduna da, Injinerutza Eskolan doktoretza tesia euskeraz egiten lehenengo ikaslea izan zan, ikerlaria da eta lau patenteren jaube. Egun seigarren doktore tesia zuzentzen ari da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu