Elkar liburu denda sareak liburu elekronikoa jarri dau salgai

Bizkaie! 2008-12-04 10:40

Elkar da espainiar estaduan irakurgailu elektronikoa eskaintzen lehen liburu denda sarea. Modu honetan, liburu eta irakurzale diranentzat aukera barri bat zabaltzen da: liburutegi oso bat liburu bakar batean.

Elkar da espainiar estaduan irakurgailu elektronikoa eskaintzen lehen liburu denda sarea. Modu honetan, liburu eta irakurzale diranentzat aukera barri bat zabaltzen da: liburutegi oso bat liburu bakar batean.

Elkar liburu denda sareak bi fabrikatzaile europarren liburu elektronikoak jarri ditu bere bezeroen eskueran: iRex Technologies holandar etxearen zortzi hazbeteko pantailea dauen iLiad izenekoa, eta sei hazbeteko Booken Cybook frantziar dispositiboa. Bi markek formatu desbardinetako irakurketea ahalbidetzen dabe, Mobipocketez gan (liburu elektroniko honeek daben berezkoa), PDFak, HTMLak, eta abar.

Irakurteko dispositibo elektronikoa erosteagaz batera, elkar liburu denda sareak literatura klasikoaren ehun titulu dituan liburutegia oparitzen dau. Hazka egin eta aktibetako kodea daben kupoi elektroniko batzuen bidez, liburu gehiago erosi ahal izango dira. Kupoi bakotxak dauen kodea erabiliz, sarean dagozan titulu batzuk kargau daitekez. Kupoi bakotxak titulu batzuk ditu, autoreka edo gaika alkarturik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu