San Antontxutako Taketaldia
2006-02-10 00:00 BertsolaritzeaMungiako gazteak idaztera animau behar zirala eta eskualdeko gaztetxuen bertso sortarik onenari sari berezi bat emotea ebatzi eben Taket Bertso Alkarteko arduradunek. Mungiako gaztetxuen maila bardintsua zanez, baten lekuen hiru aitamen berezi egin ziran. Pozik hartu eben euren saria Garazi, Maitane eta Jon Mungiarrek.
Nahiko ezkutuan baina, beste sariren bat be emon ei izan zan… Iturriaga txapel barik etorri eta txapelagaz joan zan saio ostean. Merezidu be ondo merezidu dau gure bizkaitarrak!
Txokoan ederto bazkaldu eta bazkalondoan ez zan bertsorik ...
Zerua euskaldunago
2006-02-10 00:00 Euskerea berbagai
1.- Euskaltzain osoak
Juan San Martin (2005-05-30)
Patxi Ondarra (2005-07-30)
Juan Mari Lekuona (2005-12-05)
Patxi Altuna (2005-01-20)
2.-Ohorezko euskaltzainak
Eugenio Agirretxe (2005-07-07)
Federico Barrenengoa (2005-12-30)
3.- Euskaltzain urgazleak
Joxe Mari Aranalde (2005-09-24)
Juan San Martin mendizale, idazle eta euskaltzain osoa joan dan urteko maiatzaren 30ean hil zan. 1922ko bagilaren 23an jaiotako eibartarra, tornulari lanean hasi zan egunez eta gabaz eskolara joaten zan. Irakurle sutsu, Egan aldizkariko zuzendari, artikulugile, olerkari (Otsalar ezizenagaz) zanari Espainiako Mendi Federazinoak zilarrezko domina emon eutson ...
Plantxan erretako foie-grasa hegazti-saltseagaz eta azeagaz
2006-02-03 00:00 Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat):
- 280,00 gr. foie gras.
- 0,40 kg. azea.
- 0,10 kg. urdai gazitu.
- 0,75 l. hegazti saltsea.
- 20,00 gr. boilur
- Gatz fina.
- Maldon gatza.
- Piper baltza .
- Kipulina.
Zelan egin
Batetik, hegazti-saltsea eukiko dogu preparauta. Bestetik, ebagi azea brunoisean, galdaraztatu eta salteau dado txikitan zatitutako urdaiagaz(foiearen ohea izango da hori). Gero, bota gatza eta piperbaltza foieari, markau zartagin batean eta amaitu egiten beste 5 minututan hegazti-konsomean, irakin barik. Ostean, pasau konsomea eta gehitu boilur-ur ...
Buber 2006, euskal webgune onenak saritzeko
2006-02-03 00:00 sarean
Gogoratu 'Interneten euskerearen hedapenean gehien lagundu eban webgunea' atalean 2003ko sariduna Bizkaie! aldizkaria izan zala. Aurten be, kategoria berean lehiatuko gara. Emoiguzu zeure botoa ondoko helbidean: http://buber.interneteuskadi.org/
Bizkaie!
Mahastizaintzea Astralian
2006-02-03 00:00 Jan edanak
Azken buruan, Australiarrek urte gitxitan ardaogintzan izan daben garapena goraipatu eta etorkizunera begira dabezan aurreikuspen baikorrak nabarmendu gura neukez, izan be, gaur egun landatuak dabezan mahats motak merkatuan eskaera edo demanda handiena dabenak dira.
Imanol Sarasola,
enologoa
Txema Garcia: Kurdistan ilunera bidaia (I)
2006-02-03 00:00 Bidaide
- Terörle mucadele sube müdürlügü. Berba horreek ez jatzuz sekula ahaztuko...
- Ez. Terrorismoaren Kontrako Brigadearen Turkiako Bulegoaren izena zan. Biztanle kurduen artean bildurra sortarazoten eban erakundeak eta, geuk be, bizipen txarrak, oso txarrak euki genduzan eurakaz.
- Biajea hasi zanean, amesgaizto bihurtuko zala pentsau be ez zenduan egingo, ezta?
- Ez. Biajearen helburua Golkoko gerrearen osteko Kurdistaneko errealidadea ezagutarazotea zan. Bagenkian arazoak sor eikeazala, baina ez hainbeste. Estanbulera 1991ko urriaren 12an heldu ginan eta azken helmugarantz jo genduan: Dogübayacit. Biaje ia amaibakoa izan ...
Bilboko Guggenheim Museoaren amesetea: miloe bat bisitari
2006-02-03 00:00 Kulturea
2006-2007 denporaldia
Bilboko Guggenheim museoak sei erakusketa antolatuko ditu 2006-2007 denporaldian: aldi baterakoak bost eta bilduma iraunkorrekoak bi.
- 'Errusia!': New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museotik Errusiako arteari buruzko erakusketea martiaren 29an helduko da Bilbora. XIV. mendetik gaur egun arteko egileen lanak biltzen ditu: Levistki, Aivazovski, Gauguin, Picasso, Malevitx, Goncharova...
- 'Txillidaren omenez': Eduardo Txillida euskal eskultorea gogoan hartuta, gaur egungo zenbait artistek eginiko obren erakusketea ikusgai egongo da Bilbon apirilaren 8tik aurrera.
- 'Max Beckmann: urmargoak eta pastelak': Alemaniako pintore espresionisteak urmargo ...
Euskereak bere erakustokia izango dau Parisen 'Expolangues' azokan
2006-02-03 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaie!
Sagarrondotik 2006
2006-02-03 00:00 Musikea
Chambao talde malagarrak 'Pokito a poko' hirugarren diskoa aurkeztuko dau Sagarrondotik Jaialdian, martiaren 17an
Musika elektronikoa eta flamenkoa nahastuz, 'Flamenco Chill' izan zan taldearen lehen diskoa, eta euren kantuak eta Camaronen eta Trianaren bersinoak bildu ebezan. 2003an 'Endorfinas en la mente' diskoa kaleratu eben. Bigarren disko horretara batutako kantu guztiak eurek sortutakoak dira. Disko horrek sari bi jaso ebazan: Musika Sormen Onenarena Ondas sarietan eta Musika Barrien Album Onenarena, Musika Arte eta Zientzien Espainiako Akademiak antolatutako Musikaren Sarietan.
'Pokito a ...
'Bilbotik Bilbora' liburuak uriburu bizkaitarra ezagutzea ahalbidetzen dau ilustrazino, pasadizo eta bitxikeriakaz
2006-02-03 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Madrileko Beti Jai pelotalekuaren geroa babestuta dago, momentuz
2006-02-03 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Paraguaiko Jasone Euskal Etxearen 10. urteurrena
2006-02-03 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Nork jagoten dauz medikuak?
2006-02-03 00:00 txutxu-mutxuan
Depresioak, eskizofreniak...
Kataluniako esperientziak erakusten dauenari jarraituz, medikuen artean ohikoak diran gaixotasunen artean nortasunaren gorabeherak, psikopatia arazoak, depresioak eta erretako profesionalaren sindromea dagoz. Sustantzien kontsumoari jagokonez, zuztartuen dagoana alkohola da. Morfinearen edo estupefazienteen kontsumo kasuak sano urriak dira.
Edozelan be, arazo honeek lanean daukien eragina azkenengo gauzea da. Programa honetako adituen esanetan, esate baterako kokainearen gehiegizko kontsumoak beharrari eragiteko, lehenengo eta behin, seguru antzean medikuaren famili inguruneak edo ingurune personalak guztiz apurtuta egon behar dabe. Medikuen Euskal Kontseiluak Osasun Sailagaz ...
Manuale d'amore
2006-02-03 00:00 Zinemea
Italian ohikoak diran komedia ereduei orpoz orpo jarraituta eta trebetasunez kateaturiko kapituluen arabera egituratuta, Giovanni Veronesi zuzendariak maiteminduei zuzendutako gida hau atondu dau; danetara, lau etapa eta lau bikote mueta aztertzen dira: maitasunak jorraturiko une desbardinetarako (maitemintzea, krisia, engainua eta traizinoa) beste horrenbeste bikote.
Istorio guztietan desengainu eta eszeptizismo ikutu argiak azaltzen dira, baina itxaropenari zabaldutako ateak be ikusten dira: bikoteak mehatxatzen dabezan bakardade, ohikeria eta egunerokotasunari bigarren aukera bat emoten jake, bizitzeari irribarrez begiratu ahal izateko. Parodia, esperpentoa eta ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4129
4130
4131
4132
4133
4134
4135
4136
...
4279
4280
4281
4282
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...