Juanra Madariaga bilbotarra eta beste hainbat euskaldun Gashebrum II bidean

Bizkaie! 2006-06-16 02:00

Aurten 50 urte bete dira Gasherbrum II mendiaren tontorra lehenengoz zapaldu ebenetik eta bihar hainbat lagun joango dira Euskal Herritik, gehienak gipuzkoarrak eta tartean bizkaitar bat: Juanra Madariaga.

Aurten 50 urte bete dira Gasherbrum II Pakistaneko mendiaren tontorra lehenengoz zapaldu ebenetik. Orain, Monzoi eurite garaia helduta, Euskal Herritik hainbat lagun joango dira tontorra egiteko eta mendiak eskaintzen deutsezan gozamenez disfruteteako helburuagaz.

Gehienak gipuzkoarrak dira, Andoni Barandiaran lazkaoarra, Pedro Garcia ordiziarra, Koke Lasa ormaiztegiarra, Zumarragako Andoni Ormazabal (Xabi Ormazabal zanaren anaia), Oier Plazaola urretxuarra, Aretxabaletako Iban Silvar eta Arasateko Josu Juan eta Mikel Sasiain; tartean, bilbotar bat be izango da: Juanra Madariaga. Bera kataluniako espedizino bategaz doa, Jaume Gibernau eta Pepe Teygaz. Lehenago be, eurekaz ibilita dago mendian Juanra, ‘Sathopant mendian ezagutu nebanetik, 96an, gazte ginalarik. Harrezkero, Broad Peak eta Cho-Oyun egon naz beragaz’, dinosku. Segoviako Pako Monedero be alkartu jake, lehen zortzimilakoa egiten dauen lehenengo segoviarra izan guran doana.

Hilabete bi egingo dabez Pakistan aldean. Abenturea bihar, hilak 17, hasiko da, Loiuko aireportuan. Suberte on danoi!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu