'Euskaraz bai', Durangotik Barakaldora

Bizkaie! 2008-12-05 11:21   Euskerea berbagai

Bihar, abenduak 6, sortu zaneko 11. urteurrena beteko dauen egunean, beren konpromisoa berretsi eta euskerearen aldeko lanean 'Pauso bat harago' joateko eskatuko deutse Kontseiluak herritarrei Durangoko Liburu eta Disko Azokaren barruan.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduaren 13an BEC-eko Bizkaia Arenan gauzatuko dauen ekitaldira joateko deia luzatuko dau Durangoko Azokan, azken asteotan beste hainbat herri eta uritan egin dauen moduan. 'Euskaltzaleontzat galdu ezinezko zita izango da BECekoa, benetako mugarria', adierazo dau.

Kontuak kontu, bihar, abenduak 6, sortu zaneko 11. urteurrena beteko dauen egunean, beren konpromisoa berretsi eta euskerearen aldeko lanean 'Pauso bat harago' joateko eskatuko deutse Kontseiluak herritarrei Durangoko Liburu eta Disko Azokaren barruan. Agerraldia 13:00etan izango da, Landakon eta herritarrak bertan parte hartzera deitu ditu Kontseiluak.

Kontseiluak, bestalde, gogorarazo dau abenduaren 5ean amaitzen dala dobako sarrerak Internet eta telefono bidez eskatzeko epea. Dagoeneko abenduaren 13ko ekitaldira joateko milaka gonbidapen eskatzaileen etxeetara banatu badira be, oraindino eskuratu ez dabenentzat sarrera lortzeko beste bide batzuk ahalbidetuko dituala iragarri dau.

Bilboko Elkar Megadendetan dagoz eskuragai sarrerak (Poza lizentziatua, 11; Zamudioko ataria z/g eta Iparragirre, 26). Gainera, Durangoko Azokan bertan be egongo da sarrerak eskuratzeko aukerea, 'Berria' egunkariaren (Barrenkale, 7-8) eta Euskal Herrian Euskarazen erakustokietan (Barrenkale, 2).

Araban, bestetik, datorren astelehenetik aurrera Euskadiko Kutxaren bulegoetan egongo dira eskuragarri abenduaren 13an BEC-en ospatuko dan ekitaldira joateko txartelak, debalde.

Azkenik, Kontseiluak gizarteari dei egin deutso Euskal Herriko txoko desbardinetatik antolatu diran autobusetan izena emoteko. Dagoeneko hamarka autobus antolatu dira hainbat herri eta uritan, eta guztiak dagoz ikusgai nierebanoa.com webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu