Eusko Jaurlaritzeak euskal etxe barri bi onartu ditu Argentinan eta Kuban
2006-03-03 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Ahate eta foie kaneloiak saltsan
2006-03-03 00:00 Jan edanak
Ahate eta foie kaneloiak saltsan
Osogaiak
- Ahate izter bi.
- Oliba orioa (0,4º).
- Berakatza: ale 2.
- Azenarioa: 0,20 kg.
- Porrua: ale 2.
- Ardao zuria: 0,05 zl.
- Maizenea.
- Kipulea: 0,10 kg.
- Foie grasa: 100 gr.
- Albaka orri bat.
- Kalabazea: 0,25 kg.
- Idarrak: 0,10 kg.
Zelan egin
Jarri ahatea ontzi batean, gatza eta piperbaltzagaz, oliba-orioa ganeratuta. Sartu laban, txingartu arte. Barazki-hondoa egiteko, jarri berakatza xerratan ebagita eta azenarioa ilargi-erditan zatituta. Tapau dana eta itxi 15 bat minutuz ...
Loditasuna eta loditasun morbidoa
2006-03-03 00:00 Jan edanak
Tratamentua
Gaixotasunaren tratamentu onena prebentzinoa da. Gaztetan pisua handitzen bada, astiro-astiro eta eten barik loditasunera eta loditasun morbidora heltzeko arriskua errazagoa izango da. Elikadurea zaintzea eta kirola egitea jokabide zuzenak dira.
Medikuaren diagnostikoa ‘loditasuna’ baldin bada, esandako moduan, gaixotasun kronikoa izan arren, osatzeko modua dago nahiz eta tratamentua luzea izan: elikatzeko arau gogorrak, jarduera fisikoa, eta askotan botikak hartu behar izatea.
Beste alde batetik, diagnostikoa ‘loditasun morbidoa’ danean, loditasunagaz batera sor daitekezan bestelako gaixotasunak eta arazoak zaindu behar dira. Gaixotasun ...
Emakume Abertzale Batzako taldeak
2006-03-03 00:00 Antxinakoak Geurera
EAB, Emakume Abertzale Batza
Taldearen jardunbidean helburuak bi ziran: abertzaletasun ideiak emakumeakana heldu eragitea eta emakumeak politikagintzan jardutekom pausuak emotea. Asmo biak Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiaren inguruan garatu ziran.
Giro horretan, emakumeek mitinetarako ibilaldiak antolatu, edo mitin eta abertzaleek antolatutako ekintzotan erabili beharreko ikurrinak eta beste hainbat gauza preparetan ebezan.
Apurka-apurka ezagunak egin ziran mitin horreetan parte hartzen eben emakumeetako batzuk, besteak beste: Polixene Trabudua, Haydee Agirre, Julene Azpeitia edo Sorne Unzueta.
EABko taldeen arrakastea 1930eko hamarkadan etorri zan. Hego ...
Haritzezko barrikearen teknika alternatiboak
2006-03-03 00:00 Jan edanak
Azken buruan, Espainiako Nekazaritza Ministerioak oraindino ez dau erabagirik hartu praktika honen aurrean; edozelan be, emoten dau espainiar estaduko zenbait ardaoren lehiakortasunaren alde egingo dauela, hain eztabaidatua dan teknika horri oneretxia emonaz.
Imanol Sarasola,
enologoa
Bardintasunik ez neska-mutikoen artean
2006-03-03 00:00 txutxu-mutxuan
Desbardintasuna zuzentzea
Emakunderen ustetan, hezkidetzea tresna egokia da, desbardintasuna zuzentzeko; guztiagaz be, dan-dana ez dago irakasleen esku, gizarteak eta familiak zeregin garrantzitsua beteten dabelako jarreren aldaketan. Edozelan be, Moyuaren eretxiz, hezkuntzako profesionalei jagoke hezkidetzearen ganeko preparazinoa eskatzea, bai eta aldaketarako proposamenak bultzatzea be, ikastetxeetan bardintasunaren gaia lehentasunezkoa izan daiten.
Txostenak azken hamarkadotan egindako lana positibotzat jo arren, oraindino asko be asko egiteko dagoala adierazoten dau; izan be, bardintasuna lortuta dagoalako ideia zuztartuta egon arren, hori ez da benetako errealidadea. Azterlanak ...
Nerea Larrabe: 'maitasun faltea da gaixotasunik larriena'
2006-03-03 00:00 BarriketanOscar sariak
2006-03-03 00:00 Zinemea
Donostiar bat, Oscar sariaren bila
Musika onenaren izentapenetan, Euskal Herriko konpositore bat dago: Alberto Iglesias donostiarra. Iglesiasek 'The Constant Gardener' entzutetsuaren musikea egin dau, eta Oscarra eskuratzeko lehiatuko da Gustavo Santaolalla ('Brokeback Mountain'), John Williams ('Memoirs of a Geisha' eta 'Munich') eta Dario Marianelli-gaz ('Pride and Prejudice').
Bestalde, Montxo Armendarizen 'Obaba'-k ez dau lortu ingelesez besteko filmik onenaren izentapenik. Espainiako akademiak maila horretan lehiatzeko aukeratu eban Armendarizen lana, baina Hollywoodeko akademiak ez dau holakorik egin. Martiaren 5ean, Los Angelesen ...
Euskal internauten % 22,8k merkataritza elektroniko bidez egin ebazan erosketak 2005ean
2006-03-03 00:00 sarean
Bizkaie!
The secret life of words
2006-03-03 00:00 Zinemea
Isabel Coixet-ek ingelesez zuzendu eta Tim Robbins eta Sarah Polley protagonista euki dauzen lan hau orain arteko onena izan dala esan deuskue behin eta barriz; ganera, Goya sarietako irabazle nagusia be izan da, baina, nire eretxiz, aurreko lana, 'Mi vida sin mí', film sendoagoa eta osoagoa izan zan, honako hau behar ona dala onartuagaitik be.
Film honen gai nagusia isilunetan dago, berba eginda be, esaten eta adierazoten ez dan guztian. Hannak ez dau ia-ia berbarik egiten eta Josefek dan-dana ostentzen ...
Memoirs of a geisha
2006-03-03 00:00 Zinemea
'Memoirs of a geisha' pelikulan bizimoduak gogor astindu eta Geisha gureztala bihurtu behar izango dauen neskatila baten ibilbidearen barri emoten deuskue. Filmaren garapena eta erritmoa geldoa izan arren, horrek ez dau esan gura ikus-entzuleak abrozidu behar diranik. Egia da gorabehera batzuk dagozana eta gidoilariak protagonistearen bizitzearen zati batzuei behar baino garrantzi handiagoa emon deutsena kontakizuna apur bat desorekatuz, baina orokorrean pelikula ona dala esan beharra dago.
Bestalde, azpimarratzekoa da film hau girotzeko egindako behar aparta: argazki lan bikaina, makillaje sinisgatxak ...
Erromako Unibersidadeak be badauka Euskerea eta Euskal Kultura saila
2006-03-03 00:00 Euskaldunak munduanIratxe Ormatza
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4124
4125
4126
4127
4128
4129
4130
4131
...
4279
4280
4281
4282
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...