Euskaltzaindiaren webguneak baliabide barriak ditu

Bizkaie! 2008-12-17 14:45

Akademiaren Informazino eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) batzordeak egin dau lana. Batzorde hori 2007an eratu zan, eta besteak beste, Akademiaren webgunean jarri dau arreta berezia. Izan be, batzordea sortu zanetik hainbat baliabide barri gehitu deutsoz webguneari, eta orain bestelako edukiak gehitu dira www.euskaltzaindia.net webgunean.

Euskaltzaindiaren webgunea, www.euskaltzaindia.net, edukietan barritu da, eta Web 2.0 teknologiara egokitu.

Akademiaren Informazino eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) batzordeak egin dau lana. Batzorde hori 2007an eratu zan eta, besteak beste, Akademiaren webgunean jarri dau arreta berezia. Izan be, batzordea sortu zanetik hainbat baliabide barri gehitu deutsoz webguneari, eta orain bestelako edukiak gehitu dira webgunean.

Ganera, azpiegitura teknologiko guztiz barria dakar: edukiak argitaratzeko malgutasun handiagoa dauka; bilaketak egiteko hainbat modu; eta jente gehiagoren partaidetzea be ahalbidetzen dau, besteak beste, blogetan, iruzkinak eginez.

www.euskaltzaindia.net webguneak beti emon dauen informazinoa emoten dau orain be: batetik, erakundearen ganeko informazino zabala, eta bestetik, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak -Euskal Izendegia, Deitura Izendegia, Herri Izendegia eta Mendiak- Corpusa edota Azkue Bibliotekaren eta Argitalpen Katalogoak be.

Webguneak betiko atalak be baditu: Erakundea, Argitalpenak, Azkue Biblioteka, Hizkuntza-kontsultak. Hori bai, hemendik aurrera atal barri bat gehitu jako: Iker/Jagon-tegiak. Horrezaz ganera, Plazaberri agerkari digitala blog bihurtu da.

'Asmo komertzialetara bideratzen ez dan bitartean, webgunearen eduki guztiak erabil daitekez: kopiau, zabaldu, erabili bestelako lanak egiteko..., beti be Creative Commons lizentziapean', azpimarratu dau Euskaltzaindiak.

Honeek dira nobedadeak:

Plazaberri barria

Plazaberri agerkari digitala bloga izango da hemendik aurrera eta blogak dituan ezaugarri guztiak izango ditu. Web eta RSS bidezko banaketea egingo da eta irakurleek iruzkinak bialdu ahal izango ditue.

IKER-TEGIA

Euskaltzaindiak honezkero paperean argitaratu diran ikerlanak Interneten eskuragai jarri ditu, gaika sailkatuta.

Hiztegigintza

Voces bascongadas : diferenciales de Bizcaya, Guipuzcoa y Navarra con la distinción que las usa cada nación, anotadas con sus letras iniciales, B, G, N, y quando es común a todas precede una C
 Azkueren Hiztegia, Diccionario vasco-español-francés : a) PDF formatuan, eta b) A-Z bilaketak egiteko indexauta.

Gramatika

 Euskal gramatika lehen urratsak. I, I (Eranskina), II, I-II (Gai aurkibidea), III, (Lokailuak), IV (Juntagailuak), V, (Mendeko perpausak-1, osogarriak, erlatiboak, konparazinozkoak, ondoriozkoak), VI, (Mendeko perpausak-2, baldintzazkoak, denporazkoak, helburuzkoak, kausazkoak, kontsezinozkoak eta moduzkoak),
 Euskal gramatika laburra: perpaus bakuna

Dialektologia

Voces alavesas (PDF)
Sakanako hiztegi dialektologikoa (PDF)

Onomastika-Exonomastika

 Onomastika jardunaldien agiriak: I. Onomastika jardunaldien agiriak: Toponimia: Gasteiz, 1986ko apirila (Onomasticon vasconiae ; 4); II. Onomastika jardunaldien agiriak : Urduña, 1987ko iraila; III. Onomastika jardunaldien agiriak : Lizarra, 1990eko iraila. (PDF)

Literatura

Cancionero popular vasco (PDF)

Euskal testu klasikoak

Linguae Vasconum Primitiae: 1545-1995 (PDF)
Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria , Othoitza ecclesiasticoen forma, Catechismea; Kalendrera ; ABC edo Christinoen instructionea (PDF)

JAGON-TEGIA

Euskararen liburu zuria (PDF)
El libro blanco del euskara (PDF)
Hizkuntz borroka Euskal Herrian (PDF)
Conflicto lingüístico en Euskadi (PDF)
Recuperación del euskera en Navarra (PDF)
Hizkuntza-zuzenbidea: testu bilduma euskaraz (PDF)
Euskararen sustatzea. Euskaltzaindiaren Adierazpenak (1976-2006) (PDF)
Eliza eta Euskera. Jagon Jardunaldietako txostenak (PDF)

Bildumak

 Euskaltzaindiaren bildumetako lanak PDFn eskuragai:
• IKER bildumaren ataria
- Artikuluen bilatzailea (egileka, gaika)
- IKER 1etik 21era PDFn eskuragai
• 'Euskararen Lekukoak': Refranes y sentencias (1596): ikerketak eta edizinoa; Doctrina christioarén cathechima. I, Fede Christioarén gáin; Linguae Vasconum Primitiae
• 'Onomasticon Vasconiae': I. Onomastika jardunaldien agiriak: Toponimia: Gasteiz, 1986ko apirila (Onomasticon vasconiae ; 4); II. Onomastika jardunaldien agiriak : Urduña, 1987ko iraila; III. Onomastika jardunaldien agiriak : Lizarra, 1990eko iraila.
'Mendaur': I, Jose Maria Satrustegi: ereile eta lekuko; II, Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia; III, Luzaideko euskararen hiztegia; IV, Erroibarko eta Esteribarko hiztegia
• 'Euskaltzainak': Predikuak saindu batzuen biziaz; Pierre Broussain : sa contributrion aux etudes basques (1895-1920); Yolanda : eta beste euskarazko idazlanak

Aldizkariak

 Príncipe de Viana. Suplemento mensual de la revista, destinado al fomento del vascuence, 1966-1983:
• Osorik, transkribidu barik
• Nafar idazleen testua transkribauta. PDF formatuan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu