Inserta talde bilbotarrak 'Reencuentros' izeneko diskoa kaleratu dau
2008-12-17 10:22 Musikea'Soinu energikoa eta denpora erdiak dira nagusi', adierazo dabe taldekideek. Kaleratzen daben bigarren diskoa da. Grabazinoa, nahasketea eta masterizazinoa Bilboko Koba estudioetan egin ditue Xanperen gidaritzapean.
'Intensidadez beteriko' zortzi abesti batzen dituan Reencuentros izeneko diskoa kaleratu dau Inserta talde bilbotarrak. 'Soinu energikoa eta denpora erdiak dira nagusi', adierazo dabe taldekideek. Kaleratzen daben bigarren diskoa da. Grabazinoa, nahasketea eta masterizazinoa Bilboko Koba estudioetan egin ditue Xanperen gidaritzapean.
Rock, post-hardcore eta DIY 'do it yourself' (egin zeuk) estiloetan oinarritzen dan disko 'zuzen eta personala' da Reencuentros. Abestietako berbek ikuspuntu 'baikor eta konstruktiboa' daukie.
Diskoak entzuleari 'bidaia fotografiko bat' proposatzen deutsola nabarmendu dabe Deustuko taldekideek. Diskoak jolasa aldarrikatzen dau, 'egunerokotasunak eta arrazionaltasunaren gehiegikeriek eragindako motibazino ezari aurre egiteko'.
Lan barria kaleratzeagaz batera, Insertak kontzertu bi eskainiko ditu urtea amaitu aurretik, kanta barriak aurkezteko: abenduaren 19an Markinako Uhagon kulturgunean, Izaera taldearekin batera; eta abenduaren 26an Deustuko Gazte Lokalean, Vision Tunel eta Los Brebes taldeakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!