Jet Lag Bio 08, abenduaren 19tik 23ra
2008-12-18 10:26Jet Lag Bio'08 Bilbon abenduaren 19 eta 23 bitartean egingo dan uri-adierazpide gazteen lehen jaialdia da, Bilbao Aktiba! II Gazte Planaren barruan, Bilboko Udaleko Enplegua, Gazteria eta Kirola Sailak antolatutakoa. Deustuko kanalean dagoan industria-nabe zahar batean egingo dira ekitaldiak. Bariedadea eta orijinaltasuna dira 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako jaialdiaren oinarriak.
Jet Lag Bio'08 Bilbon abenduaren 19 eta 23 bitartean egingo dan uri-adierazpide gazteen lehen jaialdia da, Bilbao Aktiba! II Gazte Planaren barruan, Bilboko Udaleko Enplegua, Gazteria eta Kirola Sailak antolatutakoa. Deustuko kanalean dagoan industria-nabe zahar batean egingo dira ekitaldiak. Bariedadea eta orijinaltasuna dira 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako jaialdiaren oinarriak. Egitarauan sartzen diran ekintzen artean, kontzertuak, skatea, graffitiak, lteknologia barriak, objektuak trukatzeko txokoa eta rapean, hip hopean eta parcourrean hasteko tailerrak dira aitagarrienak. Programazinoan hainbat artista eta kultura alkarte izango ditu, Berlinetik, Dakarretik, Medellinetik, San Frantziskotik eta Shangaitik etorritakoak. Artista honeen proposamen originalak izango dira egunerokoaren ardatz nagusiak Arabiar azokeari, Kale Akti eta Komiki Squareri eskainitako Jet Lag Bio pabiloian.
Jet Lag Bio pabiloiak:
* Arabiar azokea, birziklautako gunea
Azoka gunean gazte guztiek parte hartzeko jarduerak egongo dira. Jaialdiak iraungo dauen bost egunetan gune honetan antxinako artea dan trukeagaz praktiketako gune berezia preparauko dabe, sexu-jostailuak egiten be ikasi ahal izango da, baita birziklautako materialagaz gauza originalak egiten be, eta Pipipelukasen ule-apaindurak eta makillajeak dituan jokerez bere gozau ahal izango dogu.
* Komiki Square, irudimenarentzako gunea
Komikiarentzako gune esklusiboa da: komikiak sortzeko, irakurteko, miresteko, egiten ikasteko... Bi artista bertan izango dira eta zuzenean horma-irudi bat marraztuko dabe euren komikiak erabiliz eta gainera irakurteko gune bat be preparauko da. Gune honetan jaialdira datozen bost urietako artisten komikiak egongo dira, baita interesa daben manga argitalpenak be.
Konbidautako ilustratzaile bilbotarrak ondokoak dira: Leando Alzatek bere artea abenduaren 19an eta 22an eskainiko dau eta Infame & Co. izenekoak, barriz, abenduaren 21ean eta 23an.
* Kale Akt, musikea eta dantzea guztiontzat
'Kale Akt' izeneko gunea guztiek parte hartzeko musika eta dantza gunea da. Aurreikusita dagozan ekintzen artean azpimarratzeko modukoa jam sessiona da: eszenatokian laukote bat dago eta laukote honegaz batera nahi dauenak eszenatokira igon leike eta musika tresnaren bat be jo leike.
Era berean perkusinoak eta dantzak paper esanguratsua dabe gune honetan eta bat-bateko dantza saioak egingo dira, perkusinoaren hastapenak egingo dira, hip hop dantzak eta akrobazia eta zirko erakustaldiak be bai. Azpimarratzekoa da, batetik, bertan izango dala Kai Eikermann. Kai Berlineko artistea da eta koreografia ausartenak eta umorea nahasten ditu. Bestetik, Kolonbiako Chiminiguaguaren emonaldia be izango da: honeen asmoa antzerkia eta dantzearen bitartez herri-kulturea sustatzea eta erakustea da.
Jarduera hauek dagoeneko iragarri direnez gain izango dira: Booka Shade, Wagon Cookin, Blue Cheer, Grito, Awadi eta Dear Cold Fairylanden kontzertuak, baita hainbat erakustaldi be: skatea, rollerra, graffitiak, rap burruka eta parkour ibilbidea. San Tomas dala-eta Bilbo erditik Deustuko Kanalean dagoan Jet Lag Bio pabiloira arte egingo da ibilbidea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!