Hibai and the EIB's eta Madera Core izan dira Bilboko Talde Barrien II. Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2008-12-15 17:50   Musikea

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak kudeatzen dauen Bilbao.Gaua aisialdi alternatiborako programeak antolatzen dau lehiaketea, uriko musika taldeei zuzenean joteko aukerea emoteko. Holan, Bizkaian dagozan musika ekitaldi eta lehiaketen artean musika zirkuitu barria edegitea lortzen da.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dauen Talde Barrien II. Lehiaketearen barruan, Bilbao.Gaua aisialdiko programan, Hibai and the EIB's pop, rock eta blues taldea eta Madera Core musika alternatiboko taldeek joko dabe eguenean, 19:30etatik aurrera, Bilborock aretoan, lehiaketearen lehenengo eta bigarren saria bietako zeini emon erabagiteko. Kontzertuko sarrerea dobakoa da eta Gasteizko 'Gauekoak' programeak aukeratutako Sextone taldeak be jo dau.

Diskoetxeakaz lanik kaleratu ez eta lehiaketea inoiz irabazi ez daben taldeak aurkeztu ziran Talde Barrien II. Lehiaketara, eta danetara, 42 maketa aurkeztu zituen; horreetatik epaimahaiak 14 talde aukeratu zituan azken hileotan zuzenean joteko, antolatzaileek adierazo dabenez.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak kudeatzen dauen Bilbao.Gaua aisialdi alternatiborako programeak antolatzen dau lehiaketea, uriko musika taldeei zuzenean joteko aukerea emoteko. Holan, Bizkaian dagozan musika ekitaldi eta lehiaketen artean musika zirkuitu barria edegitea lortzen da.

Epaimahaia musika arloko adituek osoturik dago eta aurten finalistak aukeratzea gatxa izan dala nabarmendu dabe, 'zuzeneko emonaldien kalidadeagaitik eta lehiaketara aurkeztu diran estiloen aniztasunagaitik'.

Talde Barrien Lehiaketearen lehenengo saria 1.000 eurokoa da musikako gastuetarako edo maketa bat grabetako; bigarren saria 500 eurokoa da musikako gastuetarako. Gainera, aurten lehiaketearen abesti onenak Sonor sari berezia jasoko dau. Saria nahaste-mahaia eta mikrofono-sorta izango da.

Talde finalistei jagokenez, Hibai ant the EIB's urte honen hasieran sortu zan Gernikako Atharian taldea desegin eta taldekideak banandu ziranean. Orduan, Hibai Etxebarriak musika estiloa aldatzea erabagi eban. Gaur egun taldeak hainbat estilo lantzen baditu be, euskeraz eta ingelesezko pop eta blues taldetzat hartzen deu bere burua, rock estiloko gitarrek lagunduta.

Bestalde, Madera Core taldea joan dan urtearen amaieran sortu zan musika alternatiboa egiteko asmoz. Martian lehenengo demoa grabau eben bost abestigaz eta gaur egun abesti horreen promozino lanean dabilz.

Azkenik, Deadly taldeak Sonor saria jaso dau 'The flys bite' abestiagaitik. Bilbao.Gaua programearen webgunean emondako boto guztien % 29 jaso zituan abestiak.

Lehiaketearen helburu nagusietako bat da talde barriei zuzenean joteko aukerea emotea. Hori dala eta, finalista biek Bilbo Hiria Pop-Rock XXI. Lehiaketan eta Jet Lag Bio 08 jaialdian joko dabe konbidatu moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu