The Pub Iibiltariaren 13. eta azken CDa zuzenean Bilbon
2008-12-18 14:01 MusikeaHamairu urteotan zehar 226 kantuko Kantutegi ederra osotu da. Aurten be, urtero izaten dan moduan, danetariko kantuak izango dira, oso zaharrak eta nahiko barriak, oso ezagunak eta guztiz ahaztuak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak...
Datorren zapatuan, abenduak 20, Oskorri & The Pub Ibiltaria Bildumako 13. eta azken CDaren grabazinoa egingo da, BBKk urtero Santo Tomasetan antolatzen dauen Azokako giro ezinegokiagoan.
Ohiturea dan legez, urtero-urtero Santo Tomasetako Ferian 'Kontzertu demokratikoa' egin ohi da. Aurten be holan izango da, baina egun bat aurreratuta, Santo Tomas eguna domekea da eta, beraz, abenduaren 20an izango da. Gainera aurten The Pub Ibiltariaren 13. urtea izango da, egingo dan azken diskoa, eta oso errepertorio berezi eta eder batez ospatuko da, tartean 1700. urte inguruko Bilboko rastroan topau barri dan kantu bat, 'Tras triskilis tras' tituluduna, estreinauko dala.
Kontuak kontu, 13 urteotan zehar 226 kantuko Kantutegi ederra osotu da. Aurten be, urtero izaten dan moduan, danetariko kantuak izango dira, oso zaharrak eta nahiko barriak, oso ezagunak eta guztiz ahaztuak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak... Oskorriko musikariek eta parte hartu nahi daben musikari eta kantari guztiek interpretau eta bizian grabauko dituenak.
Beraz, zapatuan, abenduaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Pío Baroja Plazan (Bilboko udaletxearen aurrez aurre, Nerbioi ibaiaren bestaldean), aukera ederra dago ondo kantau eta ondo pasetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!