Datorren martitzenean, abenduak 23, amaituko da Ene Marijaia! lehiaketan lanak aurkezteko epea

Bizkaie! 2008-12-16 13:08

Mari Puri Herrerok sortutako personaiak 30 urte bete ditu 2008 honetan, eta bere urtebetetze ospakizuna urte amaiera arte luzatu da, izan be, Bilboko Turismo eta Jaietako Sailak Ene Marijaia! idazketa lehiaketea jarri dau martxan, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta, eta abenduaren 23ra arte luzatu dau lanak aurkezteko epea.

Mari Puri Herrerok sortutako personaiak 30 urte bete ditu 2008 honetan, eta bere urtebetetze ospakizuna urte amaiera arte luzatu da, izan be, Bilboko Turismo eta Jaietako Sailak Ene Marijaia! idazketa lehiaketea jarri dau martxan, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta, eta abenduaren 23ra arte luzatu dau lanak aurkezteko epea.

Urtero Aste Nagusira jatorkun personaia da gutun eta ipuin lehiaketa honen ardatz nagusia. Lehiaketan parte hartu nahi dabenek Marijaiari eskutitz bat idatzi edo Marijaia protagonista dauen ipuina sortu beharko dabe.

Testuak euskeraz zein gaztelaniaz idatzi ahal izango dira, eta lehendik argitaratu bakoak eta bestelako lehiaketaren batean saritu bakoak izan beharko dira. Gutunak ez dira folio bat baino luzeagoak izango eta kontakizunek, gehienez, hiru folioko luzerea izango dabe.

Lehiaketan 8 eta 16 urte bitarteko persona guztiek hartu leikie parte eta lanak Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailean (Zabalgune Plaza 11, 1. 48009 Bilbao) aurkeztu ahal izango ditue.

Horrezaz gan, gaztetxoak animau eta uriko ikastetxeak ekimenean inpliketako helburuagaz, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Ene Mariajaia! Lehiaketako lehenengo edizino honetan parte hartzeko konbita luzatu deutse Bilboko ikastetxe guztiei. Holan, Bilboko gazteek lehiaketan parte hartzen daben ikastetxeen bidez be aurkeztu ahal izango ditue lanak, eta lanik gehien aurkezten dituen ikastetxeek be eskola materiala jasoko dabe saritzat. Bi kasuotan abenduaren 23ra arte luzatuko da lanak aurkezteko epea.

Ene Marijaia! lehiaketeak 18 sari izango ditu danetara, eta sarietako bakotxean 200 euro eskola materialean. Holan, bi sari banatuko dira, gaztelaniaz eta euskeraz eta kategoria bakotxeko: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak; DBHko 3. eta 4. mailak; eta, sari bana lan gehien aurkezten dauen Lehen Hezkuntzako eta DBHko Ikastetxeentzat.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak liburu batean batuko ditu testu irabazleak. Era beran, lan horren edizino digitala be egingo da, www.bilbao.net eta www.bilbaofestak.com webguneetan argitaratzeko.

Lehiaketearen oinarriak:
www.bilbao.net
http://besteekitaldiak.bilbaofestak.com


Informazino gehiagorako: Tel: 944203147

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu