Mundakako Udalak hitzarmena sinatu dau Eusko Ikaskuntzagaz, herriko kultur jarduerak bultzatzeko asmoz

Bizkaie! 2008-12-16 09:35

Mundakako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak, lankidetza hitzarmena sinatu dabe eta horren bidez, herriko etorkizuneko lan eta ikerketak garatzea erraztea espero da. Akordioari esker, Mundakako Udala Eusko Ikaskuntzaren Bazkide Ongilea bilakatuko da.

Mundakako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak, lankidetza hitzarmena sinatu dabe eta horren bidez, herriko etorkizuneko lan eta ikerketak garatzea erraztea espero da. Akordioari esker, Mundakako Udala Eusko Ikaskuntzaren Bazkide Ongilea bilakatuko da.

Eusko Ikaskuntzak kulturan sakontzeko lan egiten dau, Euskal Herriko nortasuna osotzen daben faktore kulturalak, ekonomikoak edota politikoak aztertuz eta zabalduz. Eusko Ikaskuntzak bultzatu zein egindako ekintzei bideragarritasuna emoteko, eta kultur zaleak batzeko asmoagaz, zentru honek, 1994.urtetik Euskal Herriko Udal desbardinakaz kolaborazino hitzarmenak sinatzen ditu. Mundakako Udala Bizkaiko hurrengoa izan da, danetara Bizkaiko 17 udaletxe dagozalarik Eusko Ikaskuntzagaz alkarlanean hitzarmenon bitartez. Busturialdean bost udalerrik sinatu dabe lankidetza hitzarmen hau: Mundaka, Busturia, Ajangiz, Bermeo eta Gernika-Lumo. Honegaz, 95 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak euskal Udalakaz kultura eta zientzia jarduerak garatzeko. Lankidetza hitzarmen honeen barruan artxibo eta liburutegiak eguneratzen dira, ondarea erroldatzen da, ikerketa bekak emoten dira, erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatzen dira, gogoeta estrategikoak egiten dira, liburuak editetan dira edo udalerrietako ondare herrikoi eta historikoko batzeak sustatzen dira.

Hitzarmenari esker, Eusko Ikaskuntzak Mundaka herriari bere publikazinoen azken bilduma osoa eskeiniko deutso, danetara 420 liburu. Gainera, Eusko Ikaskuntzak urtero argitaratzen dituan liburuak Mundakari dobain eskeintzeko konpromisoa hartu dau. Mundakako Udalak ikasketa zentruak antolatutako jardunaldi, ikastaro zein kongresuetara persona bat bialdu ahal izango dau, izen-emotean deskontuak izanik. Gainera, Mundakako herritarrek Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazinoaren ikastaroetan deskontuak izango ditue.

Era berean, akordioaren bitartez, Mundakako Udala Eusko Ikaskuntzako Bazkide Ongilea bihurtu da, eta urtean behin Eusko Ikaskuntzak ikerketak, publikazinoak, jardunaldiak edota ikastaroak lako jardueraren bat Mundakan antolatzeko konpromisoa hartu dau, Udalagaz adostuta. Oraindino ez dago zehaztuta herrian garatuko dan ekimena, baina datorren urteko lehen hilebeteetan proeikturen bat izatea aurreikusten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu