Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala Bilbon egongo da

Bizkaie! 2008-12-16 10:35

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren eraikin barria Bilbo erdian eregiteko lanak 2009. urtearen hasieran abiatuko dira. Ezagutza historikoaren espazio hori Maria Diaz de Haro kaleko 3an egongo da. Kulturearen Euskal Planean aurreikusita dagoan moduan, memoria historikoa batu, gorde eta zabaltzea dira Artxibo Historikoaren helburuak.

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala Bilbo erdian eregiteko lanak 2009. urtearen hasieran abiatuko dira. Ezagutza historikoaren espazio hori Maria Diaz de Haro kaleko 3an egongo da. Kulturearen Euskal Planean aurreikusita dagoan moduan, memoria historikoa batu, gorde eta zabaltzea dira Artxibo Historikoaren helburuak.

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak emon ditu instalazioen oinarrizko proiektuaren inguruko xehetasunak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusia eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea lagun dituan agerraldian.

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren eraikinak 8.543 metro koadroko azalerea izango dau; metro koadro horreetatik, 6.603 izango dira erabilgarriak. Ezagutza historikoaren espazio honek azken aurrerakuntza teknologikoak izango ditu, bai eraikuntza-materialetan, baita instalazinoetan be.

Azkarateren esanetan, herritarrakaz lotura zuzena izateko ezaugarri bikainak ditu atxibo barriak, 'bai uri handi baten erdigunean dagoalako, baita Euskadiko edozein lekutatik ailegetako komunikazino bikainak ditualako'.

Kultura Sailak 24 miloe euro aurreikusi ditu Euskadiko Artxiboa eregiteko. Hasiera batean, egitasmoa Maria Diaz de Haro kaleko 3an kokatutako 1930eko hamarkadako Vesga eraikina berrerabiltea pentsau arren, eraikuntzearen ezaugarriak aztertu ondoren ikusi zan eraikinak ez dituala baldintza minimoak beteten. Horregaitik, proiektu arkitektoniko barria egingo da.


Irargi

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala ez dabe huts-hutsik zabalduko, bertan izango baitira Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Irargi Euskadiko Artxibo Ondare Zentroak egindako lanak.

Bai Eusko Jaurlaritzak berak daukan dokumentazinoaren bidez, bai beste artxibo pribadu eta instituzional batzuen funtsen bitartez, Eusko Jaurlaritzak 1986an Irargi sortu eban, Bergarako Errekalde Jauregian, Euskadiko eta Euskadiren ganeko dokumentazinoa batu eta aztertzeko.

1990ean, Ondarearen Legea onartu eta EASN -Euskal Agiritegien Sistema Nazionala- sortu zan. Lehenengoz, diru-laguntzinoak izan ziran artxibo publiko zein pribauentzat eta laguntzek indarrean jarraitzen dabe. Urte horreetan, Irargik bere gan hartu dau Euskadiren ganean bertoko zein kanpoko dokumentazinoa topetea, inbentarioak egitea, erreprodukzinoak egitea...

Ganera, 1997an sortutako 'Badator' datu baseari esker, egun XIII-XX mendeetako miloeka dokumentu Internet bidez kontsultau daitekez.


Sorkuntzan oinarrituta

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalak herritarrei euskal memoria historikoa batuko dauen leku bat emoteko helburua dauka, ezagutzarako, zabalkunderako eta kulturarako espazio baten sorkuntzan oinarrituta. Euskal dokumentuen ondarea mantentzea eta haren zabalkundea bermatzeaz gan, Artxibo Historikoak Euskadiko Artxibo Sistemea osotzen daben organismoei laguntzinoa eta orientabidea emongo deutse, zentro horreen garapen teknologikoa eta dokumentu ondarearen digitalizazinoa sustatzeaz gan.

Proiektua barritzailea da hasieratik eta hori eraikinaren fatxada bietarako erabilitako eraikuntza-sinbolismoan igarten da. Eraikinak 11 solairu izango ditu, horreetako zazpi gainazalean eta beste laurak, barriz, lurpean.

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren Eraikina talde memoriarekin eta gizarte mailako erantzukizunagaz konpromisoa hartutako proiektua da, euskal kultur ondareari eta dokumentuen ondareari balioa emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu