Euskeraz argitaratutako jolas edota hezkuntza arloko produktuen katalogoa argitaratu dau Bilboko Udalak
2008-12-16 14:19 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera Sailak euskeraz argitaratutako jolas edota hezkuntza arloko produktuen katalogoa bialdu deutse 6 eta 14 urte bitarteko seme-alabak dituen uriko 16.000 inguru familiari. Ekimenaren helburuak aisialdian euskerea erabiltea eta ume eta gaztetxuek euskeraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozetako aukerea bermatzea dira.
Bilboko Udaleko Euskera Sailak euskeraz argitaratutako jolas edota hezkuntza arloko produktuen katalogoa bialdu deutse 6 eta 14 urte bitarteko seme-alabak dituen uriko 16.000 inguru familiari. Ekimenaren helburuak aisialdian euskerea erabiltea eta ume eta gaztetxuek euskeraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko eta gozetako aukerea bermatzea dira.
Bestalde, Euskera Sailak 2.000 katalogo gehiago banatuko ditu Bilboko euskaltegietan eta ikastetxeetan. Alkarbide Bizkaiko Udal eta Mankomunidadeetako Euskera Zerbitzuen Bilgunea arduratu da proiektuaren koordinazino-lanaz.
Katalogoan, euskeraz argitaratu diran 300 produktu baino gehiagori buruzko informazinoa jasoten da, zortzi ataletan banatuta: musikea, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailuak eta jokoak, DVDak eta informatika, komikiak eta gurasoentzako materiala. Liburuxkan, produktuen ganeko informazinoa jasoten da, adina, merkaduko prezio tartea, egilea, argitaletxea edota diskoetxea. Produktuen ganeko informazino gehiago: www.katalogoa.org.
Euskera Sailak Euskerazko Produktuen Katalogoa jasoten daben familiei % 5eko deskontu-txartela oparitu deutse katalogoan datozan artikuluetan apliketako. Beherapen hori urtarrilaren 5era arte egongo da indarrean uriko hainbat dendatan, hala nola Casa del Libro, Elkar Megadenda, Eurolibro, Ibaizabal Liburudenda, Kirikiño Liburudenda, Libreria Camara, Libreria Etxean, Libreria Jakinbide eta Psikolan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!