Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak Oarsoaldeko Udaltalde 21en webgunea saritu dau

Bizkaie! 2008-12-17 14:20

Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak Oarsoaldeko (Gipuzkoa) Udaltalde 21 ekimenaren webgunea saritu dau (www.oarsoaldea.net/agenda21), alkarteko arduradunek jakinarazo dabenez.

Udalsarea 21 Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak Oarsoaldeko (Gipuzkoa) Udaltalde 21 ekimenaren webgunea saritu dau (www.oarsoaldea.net/agenda21), alkarteko arduradunek jakinarazo dabenez.

Oarsoaldeko Udaltalde 21 ekimena 2004. urtean abiarazo eben eskualdeko lau udalek, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziaren koordinazinoagaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoagaz. Ekimenaren helburua Oarsoaldeko udalerrietan Tokiko Agenda 21 prozesuak abiarazo eta indartzea izan da hasieratik, taldean lan egitearen abantailak aprobetxauta garapen iraunkorraren bidean aurrerapausoak emoteko.

Kontuak kontu, 2006. urtean Oarsoaldea bailarako lau udalerriek Udalsarea 21en sartzea lortu eben (Oiartzungo Udalak 2002tik parte hartzen dau Sarean) eta momentu haretatik, EAEko ganerako euskal udalerriakaz batera, iraunkortasunaren prozesuan etenbako hobekuntza lortzea da erronka barria.

Hori dala eta, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea eta Oiartzungo alkatea dan Aitor Etxeberriak adierazo dauenez, 'Oarsoaldeko Udaltalde 21ek tresna ugari erabilten ditu eskualdeko udalerriei Tokiko Agenda 21en prozesuan aurrera egitea errazteko. Tresna horreetako bat orain hiru urte sortutako Oarsoaldeko Udaltalde 21en webgunea da, herritarrei zuzendutako komunikazino bideetako bat izanik, eskualdeko udalei Tokiko Agenda 21en emoten dituan pausoen barri emoten laguntzen deutselako'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu