Behatokia NBEko Gitxiengoen Aferetarako Forumean

Bizkaie! 2008-12-16 17:51   Euskerea berbagai

Lehen aldiz antolatu dau Giza Eskubideen Batzordeak mota honetako forum bat, eta lehen honetan gitxiengoen hezkuntza-eskubidearen inguruko gomendioak eztabaidatu dira. Halan da be, Behatokiko ordezkariak azaldu dauenez, lehen mailako eztabaidea gitxiengoen inguruan emon izan da.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Paul Bilbao Genevan da Nazino Batuetako Giza Eskubideen Batzordeak abenduaren 15 eta 16an antolatutako Gitxiengoen Aferetarako Forumean/Forum on Minority Issues.

Lehen aldiz antolatu dau Giza Eskubideen Batzordeak mota honetako forum bat, eta lehen honetan gitxiengoen hezkuntza-eskubidearen inguruko gomendioak eztabaidatu dira. Halan da be, Behatokiko ordezkariak azaldu dauenez, lehen mailako eztabaidea gitxiengoen inguruan emon izan da: 'Kontuan izan behar dogu gitxiengo dalako kontzeptua oso modu desbardinetan uler daitekeela, eta horrexegaitik gurea lako hizkuntzetako ordezkariek berezko hizkuntza-komunidadeei beste estatus bat emon beharra azpimarratu dogu' azaldu dau Bilbaok.

Mundu mailako hirurehun aditu batu badira be berezko hizkuntzetako ordezkariak oso gitxi izan dira Bilbaoren arabera: 'Horixe da talde guztiak zaku berean sartzearen arriskua; oraingoan, bretoiak, kurduak, euskaldunak, Hego Amerikako eta Afrikako zenbait ordezkari besterik ez gara egon. Aitzitik, munduan zehar sakabanatuta dagozan beste gitxiengoetako ordezkariek indar handiagoa izan dabe, eta horrek hausnarketea eragin behar deusku'.

Halan da be, partaideek agirian jarri nahi izan dabe Turkiako, Greziako eta Frantziako Estaduei egindako kritikak. Ezin onar daiteke gitxiengoen inguruko gomendio batzuk adostu nahian ibiltea, eta zenbait Estaduk euren lurralde barruan berezko taldeei existentzia juridikoa ez autortzea. 'Zelan ulertu gomendio batzuen inguruan eztabaidatzea, eta agirian ez ixtea, gure kasuan, Frantziako Estaduari ezelako betebeharrik ez ezartzea. Jakin dakigu, Frantziako Estaduak nahikoa erraz uko egin leioez gomendio horreei, lurraldean gitxiengorik ez dagoala adierazota. Holan egin izan dau Nazino Batuetako beste Itun batzuei dagokienez' salatu dau Bilbaok. Berezko hizkuntzen ordezkarien esanei erantzun egin deutse Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak eta adierazo dau bardintasuna bermatzearren Frantziako Estaduan ez dala herritarren jatorriaz galdetzen, baina halan da be, neurriak hartzen dituela.

Azkenik, Behatokiko ordezkariak aukerea aprobetxau gura izan dau Nazino Batuetako Gitxiengoen Aferetarako Gay Mc Dougall andreagaz eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordekide batzukaz berba egiteko. Batetik, Frantzia Estaduagazko agertu zituan gomendioak oso egokiak izan dirala adierazo deutse, eta bestetik, Frantziako Estaduak beste behin uko egin deutsela. Beraz, aditu horreek guztiek ardura bizia agertu dabe barriro be Frantziako Estaduak gomendioa beteteko ahaleginik egin ez dauelako. 'Askotan esan izan dogu Frantziako Agintariek entzungor egiten deutsela Nazinoarteko instituzinoetatik helarazoten jakezan gomendioei, baina aukera hau aprobetxau gura izan dogu adituei horren barri zuzena helarazoteko' gaineratu dau Bilbaok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu