Lekeitioko Kale Antzerkiaren Jaialdian arte eszenikoetara hurreratzeko aukerea izango da
2007-06-26 02:00 KultureaLekeitioko Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiak arlo barri bat zabalduko dau bere 18. edizinoan: ‘Arte eszenikotara hurreratzeko udalekua’. Jaialdiaren 18 urteetan ‘Kale Antzerki Eskola’ behin baino gehiagotan antolatu dau eta, aurten, eremu barri hori plazaratuko dau garagarrilaren 6tik 8ra.
Nacha Pop barriro martxan 19 urteko etenaren ondoren
2007-06-26 02:00 MusikeaAntonio Vegak eta Nacho Garcia Vegak Nacha Pop, laurogeigarren hamarkadako talde mitikoa barriro martxan jartea erabagi dabe 19 urteko etenaren ondoren. 1988an Madrileko Jacara aretoan emondako kontzertu jentetsua izan zan azkena.
Oroimen ekitaldiak egingo dira Astolako Zubiaurre etxean
2007-06-26 02:00Ia 5 mende igaro dira Durangaldeko eleizateek euren batzar-toki, auzitegi, kartzela eta abar leku finko bat izateko erosi ebela Astolako Zubiaurre etxea. Etxe hori jazoera askoren lekuko izan da eta, horreek danak gogoan hartzeko, oroimen ekitaldiak egingo dira bagilaren 30ean, 12:30ean.
Governors taldeak lehenengo diskoa atarako dau irailean
2007-06-25 02:00 MusikeaGarate estudioan hasi dira diskoa grabetan, Haritz Harreguy teknikariagaz eta Jimi SA taldeko gitarristea produktore legez. Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimigaz batera.
Igaz 19.863 ume jaio ziran
2007-06-25 02:00Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.932 ume jaio ziran 2006ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 0,3 gehiago. Guztira, 19.863 ume jaio ziran urte guztian, aurreko urtean baino % 1,4 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Arrigorriagak ‘Harri gorrien mezua’, Euskal Herriaren historia errepasetan dauen lehenengo ibilbide turistikoa aurkeztu dau
2007-06-25 02:00‘Harri gorrien mezua’ izeneko ibilbide turistiko honek zortzi etapa dituan kilometro eta erdiko ibilbidea zehaztu dau herriko lekurik bereizgarrienetan zehar. Ibilbidearen ardatz nagusia Padurako Batailea da, herriari oraingo izena emon eta 888. urtean Bizkaiko Jaurerriaren sorrerea markau ei ebana.
Woody Allen Bartzelonan hasiko da bere pelikula barria filmetan, garagarrilaren 9an
2007-06-22 02:00 BarriakFilmaren argumentu eta gorabeheren ganeko informazinorik oraindino ez da emongo, baina aktore-zerrendan dagoz Scarlett Johansson, Javier Bardem, Rebecca Hall eta Penelope Cruz. Filmazinoa abuztuaren amaierara arte luzatuko da, Bartzelonako eta Asturiasko leku desbardinetan.
‘Nomadak Tx’ pelikuleak Film Musikal Onenaren saria irabazi dau Washingtonen
2007-06-22 02:00 Barriak‘Nomadak Tx’ filmak Musikazko Dokumental Onenaren saria jaso dau Washington D.C. urian oraintsu egindako Discovery Channel telebista katearen Silverdocs Zinemaldian, AEBetako dokumentalaren alorreko izen handiko zinemaldian, hain zuzen.
Eustatek eskola webgunea aurkeztu dau
2007-06-22 02:00Estatistika ofiziala gero eta ezagunagoa eta erabiliagoa izateko beharra ikusi dau Estatistikearen Euskal Erakundeak eta horrek bultzatuta sortu dau
webgunea.Komunikabideen jarrerea salatzeko erakusketea zabaldu dabe Rekalde aretoan
2007-06-22 02:00Bagilaren 21etik irailaren 2ra, erakusketeak Sean Snyder iparamerikar artistearen sei proiektu barrienak batu ditu, Irakeko gerra sasoian komunikabidek izandako jarreren ganekoak.
Zinemaldiak Philippe Garrel zinemagile frantsesaren lana omenduko dau
2007-06-22 02:00 BarriakIrailaren 20tik 29ra bitartean egingo dan Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldiak atzera begirako sail bat eskainiko deutso zinemagile frantsesaren lanari. Garrel Frantziako zinematografiaren zinemagilerik independenteenetakoa da, 'nouvelle vague' korrontearen ondorengo zuzena.
Igartubeiti baserri-museoa zabaldu dabe
2007-06-21 02:00Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria, XVI. eta XVII. mendeetako egurrezko arkitektura tradizionalaren adibide onenetarikoa eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren erakusle garbia da.
UEUren Eibarreko udako ikastaroak aurkeztuko ditue gaur
2007-06-21 02:00Aurtengo ikastaroak garagarrilaren 2tik 13ra izango dira. Eibarkoez gan, garagarrilaren 13tik 19ra Baionan egingo dira udako ikastaroak, eta garagarrilaren 16tik 20ra bitartean, Iruñean.
Maddi Oihenartek Madrilen joko dau garagarrilaren 21ean
2007-06-21 02:00 MusikeaKantari zuberoarraren kontzertua 'Los Veranos de la Villa' izeneko musika jaialdian izango da, Patio del Conde Duque aretoan, 21:30ean.
Zamudioko Kamara Korala Madrilera doa
2007-06-21 02:00 Musikea 20 urtez musika korala zabaltzenIratxe Gezuraga zuzendariaren aginduetara Zamudioko Kamara Koraleko 11 gazteek euren ahotsaren indarra erakutsiko dabe Madrilen bagilaren 23an. Ekitaldia Madrileko Loiolako Inazio Deunaren eleizan izango da arratsaldeko 19:30etan.
New Model Army ingelesak izango dira Bermeoko Aritzatxu Rock Free jaialdiko izarrak
2007-06-21 02:00 MusikeaNew Model Army banda ingelesa izango da garagarrilaren 14an Bermeon egingo dan Aritzatxu Rock Free jaialdiko izarra. Aurreko edizinoetan bezela, hitzordua herri bizkaitarreko Pergolan izango da, doban, eta kanpatzeko aukerea be eskainiko dau, hau be doban.
Baron Rojok Bilboko kontzertua grabauko dau 25. urteurreneko CDa eta DVDa atarateko
2007-06-20 02:00 MusikeaAbuztuaren 23an izango da kontzertua Bilboko Botika Zaharrean, Aste Nagusiko ekitaldien barruan. Talde beteranoaren hamaseigarren diskoa izango da, igaz Ultimasmentes lana kaleratu ostean.
Jokin del Amok irabazi dau Basque Research-en V. Tesi Saria
2007-06-20 02:00Elhuyar Fundazinoak www.basqueresearch.com webgunearen bitartez antolatu dauen V. Tesi Sariaren irabazleak zeintzuk diran jakinarazo dau. Lehenengo saria Euskal Herriko Unibersidadeko Jokin del Amo Iribarren ikertzailearentzat izan da, ‘Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias’ izeneko lanagaitik.
Euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue Txileko lau unibersidadetan
2007-06-20 02:00 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Txileko lau unibersidadeakaz (Santiagoko Universidad Nacional, Valparaisoko Universidad Nacional, Santiagoko Universidad Pontificia eta Valparaisoko Universidad Pontificia) euskera eta euskal kulturearen ezagutza sustatzeko indarrean diran alkarlan-hitzarmenak jarraitzeko baimena emon deutso Kultura Sailari.
Ken Zazpik zemendian atarako dau laugarren diskoa
2007-06-20 02:00 MusikeaEuskal Herriko pop-rock talderik ezagunenetarikoa irailaren 3an hasiko da kanta barriak grabetan. Nahasketea eta masterizazinoa Los Angelesen (AEB) egingo dabe, Rafa Sardina bermeotarraren estudioan.




















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...