Bideojokoak sortzeko unibersidadea
2005-03-25 00:00 sarean
Baina txinatarrena ez da izan lehenengo fakultadea. Lehenengoa Danimarkan sortu eben eta aurtengo ikasturtean martxan dago titulazino barria: Bideojokoetako Programakuntzan eta Garapenean Tituloduna.
Txinatarren plangintzearen arabera, datozan bost urteotan 300 on-line joko barri kaleratuko dira. Gaur egun, merkaduaren % 90 atzerriko produktuez beteta dago eta bide hau apurtu gura dabe agintariek (jakina, atzerriko produktuek hau esan gura dabe: urtero, herrialdetik diru askok urtetan dauela lizentziak pagetako). Txinatarrek garatuko dabezan jokoak, antza danez, euren tradizinoan oinarrituta egongo dira, euren historian eta euren ...
Ospakizuna eta itxurakeria
2005-03-25 00:00 eretxia
Aho batez izango doguz komunikabideak andrearen eskubideen defensan aste honetan zehar. Eta gu danak aurrerakoiak garala sinistuko dogu momentutxu baten. Hori txiste mingotsa! Tupustean, gure benetako pentsamoldearen gordintasunak lekutxu bat egingo dau komunikabideetan hemendik egun gitxira. Horren feminista eta bakezalea dan gizarte honetan, indarkeria albo batera ixten dauen herri honetan, ahularen kontrako presinoa gaitzesten dauen Europako txoko honetan... basapiztiaren atzapar matxistak era ezin gordinagoan agertuko dira, zoritzarrez ez gara horrenbeste aldatu eta.
Holan, tratu txarrak etxeetako txokorik sagraduenetan, eliteko edukazinoa ...
Ofizialtasun sinbolikoa
2005-03-25 00:00 Euskerea berbagai
Gaur egun zerbitzu publikoan behar egin gura dauenak, euskerarik jakin barik jai izan beharko leuke lan-alkarrizketatan, eta zer esanik ez oposizinoetan. Halan da be, euskeraz jakiteak edozein egoeratan hizkuntza hori erabili ahal izatea esan gura dau. Neuk 3. hizkuntza eskakizuna edo EGA eskatuko neuke gitxienez. Interpreteen kasuan, ostera, zehaztasun handiagoa behar da oraindino: berbarako, Entzutegi Nazionalerako, interpreteak era guztietako euskerea itzultzeko beharrean topau leike bere burua, akusaduak ez daukalako zertan batuaz egin. Suerta leiteke akusadu, lekuko edo deklarazinoa egiten dauen ...
The Chemical Brothers Donostian
2005-03-18 00:00 Musikea
Anoeta ekitaldi erraldoietarako itxi, eta Illunbe zezen-plazan joko dau taldeak. Ganera, Madrilen eta Granadan be egongo dira britainiarrak, eta aurretik Australian, Londresen eta Tokion eskaini dabez kontzertuak.
Kontzertua ikusteko txartelak erosteko arazo larregi ez da egongo, edo behintzat, ez da horrenbesteko jentetzea aurreikusi. Hori bai, oraindino ikusteko dago zer pasauko dan.
Bizkaie!
Araba Errioxako ardao batek irabazi dau Nazinoarteko Tempranillo Ardaoen Lehiaketea
2005-03-18 00:00 Jan edanak
Munduko tempranilloen lehiaketa honek hainbat helburu ditu antolatzaileen esanetan:
Tempranillo bariedadeko kalidade handiko ardaoen produkzinoa eta ardaogintzea bultzatzea, ingurumenagaz bat eginaz landatutako mahastiak dirala azpimarratuz eta honeen inguruko balio kultural eta naturalak goraipatuz
Tempranillo ardaoen aberastasuna eta batez be sarituenak, nazinoarteko merkatuetan ezagutarazotea baita kontsumitzaile atzerritarren artean be.
Ardaoaren ganeko kulturea zabaltzea, neurriko kontsumoa sustatzea eta ardaoaren onura kardiobaskularrak ezagutarazotea.
Imanol Sarasola,
enologoa
Ekialdeko Timor (I)
2005-03-18 00:00 Bidaide
Dili ez da Asiako ganerako uriburuen antzekoa. Berrehun mila biztanle inguru daukaz eta Nazino Batuen indarrak dira nagusi baita herrialdearen behin-behineko gobernuan be. Prozesua ez da erraza. Ekialdeko Timor herrialde moderno eta demokratiko bihurtzea da asmoa baina bertako herritarrak ia-ia historiaurrean bizi dira.
Kontuak kontu, Dilin Bangkok edo Hong Kongen baino turista gehiago dabiz. Ekialdeko Timor nazinoarteko laguntzinoaren pentzutan bizi da eta, beraz, Dili uriburua aberastasunaren oasi bihurtu da, errealidadeagaz bape zerikusirik barik. Nazinoarteko erakundeetako beharginak lasaitasunaren bila joaten dira ...
Sagardaoa eta musikea: Sagarrondotik
2005-03-18 00:00 Musikea
Sagarrondotik jaialdiko kontzertuetarako sarrerak:
- Kontzertu bietarako bonoa: 30 euro.
- Egun bakotxerako sarrerak: aldez aurretik ersoi ezkero, 18 euro. Bertan, 21 euro.
Salmenta lekuak:
- Baiona – Mattin
- Gasteiz – Parral
- Iruñea – Planet Rock
- Altsasu – Lezea
- Lesaka – Atxaspi
- Tafalla – Pasadizo
- Bilbo – Jaunak, Muga
- Elorrixo – Parra
- Gernika – Lagun Etxea
- Donostia – Bilintx
- Urnieta – Xauzar
- Astigarraga – Kizki
- Usurbil – Txiriboga
- Tolosa – Orbela
- Bergara – Jam Aretoa
- Orereta – Arkaitza
- Irun – Eskina
- Hernani – Aker, Txili, Bodega, Deportivo, Garin, Goiz Argi, Ekos, Apeadero, Zintzarri, Kixkal, Atxur.
Gotzon Uribe
Bilboko Erriberako Azokearen ganekoak
2005-03-18 00:00 Antxinakoak Geurera
Eraikina, esan dogun moduan, 1929an zabaldu zan, abuztuaren 22an hain zuzen be. Eguna oso garrantzitsua izan zan eta Espainiako gobernuburu Primo de Rivera diktadorea bera be etorri zan Bilbora azokearen zabaltze-ekitaldira. Beragaz batera beste hiru ministro be izan ziran egun horretako ekitaldian: Gobernazino edo Barne Arazoetarako Ministroa, Anido Jenerala; Lan Ministroa, Aunós Jauna eta Juztizi eta Erlijinorako Ministroa, Ponte Jauna. Eurekaz batera, orduan Bilboko alkatea zan Federico Moyua be bertan egon zan. Esan beharra dago Primo de Riverak modu ofizialean ...
Daniel Vázquez Díaz: ahaztutako pintoreagaz akordetan
2005-03-18 00:00 Kulturea
Vázquez Díazen pinturearen ezaugarrietako bat figuren sinpletasun geometrikoa eta forma eta bolumenen sintesia da, kubismoaren eraginez. Forma garbiak, kolore zuri eta grisak, eta dana argi eta kolore leunetan aplikatuta.
1929an, enkarguz, La Rábida (Huelva) monasterioko freskoak pintetan hasi zan: Deskubrimenduaren Poema izena ipini eutsan, Amerikako deskubrimenduaren oroimenez. Hortxe lortu eban benetako ospea, baina, denboreagaz, frankismoak “estetika nazionalaren” adibide lez erabili zituan pintura horreek.
Hirurogeita hamarreko hamarkadan, artea ahaztu egin zan Vázquez Díazegaz. Oin, Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik, Euskal Herriko ...
Bizkaiera onenaren zigorra
2005-03-18 00:00 Bertsolaritzea
Hori gitxi balitz, ariketa paradigmatiko zein sintagmatikoak izan, bertsolariek egin beharreko dana bizkaieraz dago. Ederto! Euskalki askok gurako leuke holako presentziarik izatea sariketa batean. Horren ederra ez da, ostera, bizkaierea ez berba egin, ez ulertzen ez dabenantzat. Ni izan nintzan horren lekuko: neuri ez jatan tokau, baina neure gaztetxu denporan, bizkaierea ez zan hurreko kodea eta kide bati honeek errimak tokau jakozan bertsoa osotzeko: “justu, apustu, estu eta deusku.” “Justu ondo, apustu be bai, estu bale... baina zer da azken ...
Txileko arrainen artean errege dogu Xabier Zabala sukaldaria
2005-03-18 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Euskerearen egoerearen adierazleak
2005-03-18 00:00 Euskerea berbagai
Berez, Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistemea (EAS) aginte publikoei, euskerearen erabilerearen normalizazino prozesuan jarduten daben eragile eta organoei, eta batez be uritarrei, euskerearen egoereaz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen dauen bilakaereaz informazino zehatza emoteko erremintea da.
Informazino hori beharrezkoa da martxan dagozan hizkuntza-politiken eta ekimenen funtzionamentua ezagutu eta ebaluetako, baita horreek garatu eta hobetzeko beharrezko neurriak hartzeko be, nork bere eskumenen araberakoak. Beste era batera esanda, tresna honek eskura iminten deuskuzan datuak gaurkotasunez betetako estadistikak egiteko datuak emongo deuskuez eta holanik ...
Esnekien koipe mueta ezezaguna
2005-03-18 00:00 Jan edanak
Azido Linoleiko Konjugatua
Koipe mueta hau Azido Linoleikoaren eratorri bat da eta animalia hausnarkarien esnean dago gehien bat (emakumeen esnean be badago, baina askosaz be kantidade txikiagoan). Hausnarkarien artean, koipe mueta hau ugarien daukan esnea ardiarena da. Behiarenak eta ahuntzarenak be badauka, baina gitxiago.
Azido Linoleiko Konjugatu honen eragin onuragarriak honakoak doguz:
· Arterioesklerosiaren kontrako eragina.
· Hazurren mineralizazinoa errezten dau.
· Gorputzeko koipea bajatuazoten dau.
· Sistema inmunitarioan laguntzen dau.
· Diabetesaren kontrako agente moduan jokatzen dau.
· Kantzer batzuen aurrean babestu egin leike personea ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4118
4119
4120
4121
4122
4123
4124
4125
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa