Maiatzean egingo da Azkena Rock jaialdiaren hurrengo edizinoa

Bizkaie! 2009-01-26 10:52   Musikea

2002an lehenengo edizinoa antolatu zanetik, Gasteizen urtero egiten dan Azkena Rock Festival jaialdia inoiz baino lehenago egingo da aurten, antolatzaileek irailetik maiatzera aurreratzea erabagi dabelako.

Arabako uriburuko alkatearen berbetan, 'zentzuzko egutegi bat osotu gura izan dabe eta horretarako, herriko kultur ekitaldi guztiak sasoi bardinean ez egitea erabagi dabe'.

Orain arte Azkena Rock jaialdian Iggy Pop & The Stooges, Tool, Bad Religion, Queens of the Stone Age, Sex Pistols eta Deep Purple taldeak izan dira, beste batzuen artean.

Oraindino ez ditue aurtengo jaialdian izango diran taldeen izenak ezagutzera emon, baina, kontzertuak ohi baino lehenago izango dirala aurreratu dabe, zehatz esateko, maiatzaren 14, 15 eta 16an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu