Astondoa pirotekniak Bilboko jaietako su artifizialen lehiaketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-08-06 02:00

Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi jentetsuenetarikoa su artifizialen erakustaldiak izaten dira. Aurten be, Nazinoarteko XVII. Sari Nagusia eta Erakustaldi Programea ekimenek argiz eta soinuz jantziko dabe Bizkaiko uriburuko zerua.

Euskal Tonboleak DVD irakurgailuak, afariak eta beste hainbat opari emongo ditu aurten

Bizkaie! 2007-08-03 02:00

Euskal Tonbolearen hirugarren edizinoan, udako kanpaina berezia jarri dau martxan Kontseiluak. Euro batean, autoak, autojiro hegaldiak, Home Cinemak eta telebistak lortzeko aukerea izango da Gipuzkoa eta Bizkaiko hondatzetan zein Nafarroa inguruko mendietan.

Chayannek bertan behera itxi dau Bilboko Aste Nagusiko kontzertua

Bizkaie! 2007-08-03 02:00   Musikea

Abeslari eta jantzariak kontzertu-birea beranduago hastea erabagi dau. Bilboko Udala Chayannek itxitako lekua beteteko beste kontzertu bat lortzeko lanean dabil orain.

Lauaxeta Ikastolea, Novia Salcedo Fundazinoa eta Osakidetza-Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdea EFQM sarien finalistak

Bizkaie! 2007-08-03 02:00   Euskaldunak munduan

Europar enpresen kudeaketa aurreratua saritzen dauen erakundearen sarien finalisten artean, hiru euskal enpresa horreekaz batera, erakunde espainiar bat, Erresuma Batuko sei eta Europako beste herrialdetako zortzi erakunde nabarmendu dira, horreen artean Siemens, Philips, Volkswagen edo TNT Express

Keith Richards musikariak autobiografia argitaratuko dau

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Musikea

Zazpi miloe euro baino gehiago lortuko ditu Keith Richards ‘The Rolling Stones’ taldeko gitarrista eta konpositoreak bere bizitzearen ganean idazteagaitik.

Ertibil’07 erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde aretoan izango da

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Kulturea

Abuztuaren 3tik irailaren 3ra bitartean, aurten 24 urteko ibilbidea beteten dauen Ertibil erakusketea Bilboko Rekalde aretoan izango da ikusgai. Erakusketeak 21 gaztek eginiko 19 obra batzen ditu.

Jaurlaritzeak rapa nui hizkuntzea suspertzeko akordioa sinatu dau

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Euskaldunak munduan

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Wilson Reyes Txileko Gobernuko Garapen Indigenaren Korporazino Nazionaleko (CONADI) zuzendari nagusiak rapa nui hizkuntzea suspertzeko eta hizkuntz politikearen arloko euskal esperientzia Pascua Ugartean apliketea aztertzeko akordioa sinatu dabe.

Guggenheimek programa berezia aurkeztu dau Aste Nagusirako

Bizkaie! 2007-08-02 02:00

Musika, jantzea eta gazteentzako tailerrak batzen dituan jai-programea Angel Corellaren jantza-errepertorioak zabalduko dau abuztuaren 17an. Ostean, jazza, perkusino-tailerrak eta beste hainbat ekimen izango dira.

Euskera Kultur Alkargoak, Topaguneak eta ONCEk diru-laguntzinoa jasoko dabe euskerea sustatzen segiduteko

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Euskerea berbagai

Euskera Kultur Alkargoak 60.000 euro jasoko ditu Nafarroako Foru Erkidegoan egiten dauen jardunari ekiteko; Topagunearen zeregina 'Mintza praktika' programea indartzea izango da eta horretarako 72.776 euro izango ditu; azkenik, Espainiako Itsuen Alkarte Nazionalak (ONCE) 70.000 euro jasoko ditu liburuak irakurketa-sistema egokituetara itzultzeko.

Urdaibai Euskadiko txapeldun

Bizkaie! 2007-08-01 02:00

Euskadiko arraun txapelketea Donibane Loitzuneko uretan jokatu da eta, lehenengoz, traineru bizkaitar batek eroan dau txapela.

SPRIk eta EHUk ‘Barrikuntza eta Jakintzaren Kudeaketa’ masterra eskainiko dabe

Bizkaie! 2007-07-27 02:00

‘Barrikuntza eta Jakintzaren Kudeaketa’ masterra bere ezaugarriak dituan lehenengoa da EHUk eskaintzen dituanen artean, eta eraginkortasunez buztartuko ditu enpresearen mundua eta unibersidadearen mundua.

Lobo Eléctrico eta Macarrada Kabiarock'07 musika jaialdian

Bizkaie! 2007-07-27 02:00   Musikea

Ekimena Kabia kultur alkarguneak antolatu dau, auzoan rock and rolla zabaltzeko asmoagaz. Igaz egin zan lehenengo edizinoa La leñera eta Maz Mon Kis taldeakaz. Aurten, barriz, Lobo Eléctrico eta Macarrada taldek parte hartuko dabe Bilboko San Inazion.

Uek, Txuma, Petti eta Joserra Senperenaren diskoak atarako ditu laster Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak

Bizkaie! 2007-07-26 02:00   Musikea

Bluesa (Harp Attack, Special 20, Gaby Jogeix) eta rocka (Roy Loney & Señor No, Sexty Sexers) izan badira nagusi aurten Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen produkzinoetan, udan bi bakarlari esanguratsu eta bi hirukote berezi dira aitagarri, izan be, euren disko barriak preparetan dabilz.

XIX. mendeko 100 gatzagari buruzko azterketa sakona kalean

Bizkaie! 2007-07-26 02:00

Lan sakon horrek garai batean ‘urre zuria’ deituriko produktua produziduteko penintsulan erabilitako sistemei buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen dau, eta XIX. mendearen erdialdean (koroak gatzaren monopolioa ezeztatu eta jabegoak egiazko jabeei itzuli aurretik) martxan egozan ehun gatzaga baino gehiago zehetasun osoz deskribiduten ditu.

EHUk argitaratzen dau Espainiako zientzia-aldizkari aitatuena

Bizkaie! 2007-07-25 02:00

Philadelphiako (AEB) Institute for Scientific Information (ISI) erakundeak egindako neurketa baten arabera, Euskal Herriko Unibersidadeak argitaratzen dauen ‘The International Journal of Developmental Biology’ aldizkaria, garapenaren biologia alorrekoa, Espainian argitaratzen diranetatik gehien aitatzen dana da, ezagutza zientifiko, tekniko nahiz medikoaren alorreko beste guztiak kontuan hartuta.

Hegaluze Astea Lekeition garagarrilaren 25etik 29ra

Bizkaie! 2007-07-25 02:00

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak antolatuta, Hegaluze Astearen laugarren edizinoan, bost produktore izango dira datorren zapatuko (garagarrilak 28) azokan eta 700 kilo hegaluze banatuko dira erreta zein pintxotan.

Fermin Muguruza Japonian zuzenean

Bizkaie! 2007-07-25 02:00   Musikea

Japoniako kontzertuen ostean, Amsterdamen, Alemanian, Belgikan eta Irlandan joko dau Muguruzak. Ondoren, Gasteizko jaietan izango da abuztuaren 9an. Gipuzkoako uriburuan be entzun ahal izango dogu irundarraren musikea, abuztuaren 16an izango da hori, Donostiako jaien barruan.

Bilboko Udalak 12.300 euro banatuko ditu Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketako sarietan

Bizkaie! 2007-07-25 02:00   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketarako jatorrizko lanak hartzeko epea zabaldu dau. Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2007ko urriaren 31an amaituko da.

El Juevesek zuzenketea egin eta ale berezia atarako dau epai-bahiketaz

Bizkaie! 2007-07-24 02:00

Ale berezia abuztuaren 1ean argitaratuko dabe El Jueveseko editorea dan Jose Luis Martinek jakinarazo dauenez. Gainera, webgunea barriro zabaldu dabe ‘Zuzenketea egin dogu’ izenburupean, polemikea eragin dauen portadearen alternatibea erakutsiz. Azal barrian, Asturiaseko Printzea erle mozorroagaz agiri da Letizia and.aren arpegia dauen lore baten gainean hegaz.

Deustuko Unibersidadeak WebLabakaz izandako laneko esperientziak jaso ditu argitalpen batean

Bizkaie! 2007-07-24 02:00

Luis Gomes eta Javier Garcia Zubia irakasleak dira ‘Advances on remote laboratories and e- learning experiences’ liburuaren editoreak. Laborategiak ikasleei eta gizarteari zabaltzen deutsezan tresna honen barri emoten dauen lana da, izan be, teknologia horrek laborategi errealetako ekipoetara etxetik edo beste edozein lekutatik sartzeko modua emoten dau, ordenagailu bat eta Interneteko konekzinoa izanda.