Getxoko Bigarren Eskuko Liburuen Azokeak 6.000 eurotik gora batu ditu Tindoufeko proiektu baterako
2006-10-02 02:00 KultureaBatutako dirua Tindoufeko (Sahara) errefuxiatuentzako kanpamentuetako lehenengo hezkuntzako bi eskola berreregiteko erabiliko da.
Aurten lehenengo aldiz egin da Getxoko Bigarren Eskuko Liburuen Azokea, eta ekimena sano arrakastatsua izan da. Pasa dan asteko eguenetik barikura bitartean, 9.500 bat liburu saldu dira salneurri sinbolikoetan eta, esandako moduan, danetara, 6.000 euro baino gehiago batu dira Tindoufeko (Sahara) proiektu solidario batean inbertiduteko.
Getxoko Kultur Etxeko iturriek jakinarazo dabenez, salgai izan diran liburuak partikularrek liburutegiei emondakoak izan dira. Azoka berezi honetan, liburuok prezio sinbolikoak izan dabez, euro bakarrean egon dira salgai, batutako dirua alkartasun-proiektu baterako zala kontuan hartuz. Batutako dirua Tindoufeko errefuxiatuentzako kanpamentuetako lehenengo hezkuntzako bi eskola berreregiteko erabiliko da. Saharako 3.000 ume baino gehiagok ikasten dabe ikastetxe horreetan.Salmentei jagokenez, oso arrakastatsuak izan dira eta horren erakusgarri, aurten salgai jarritako liburu kopuruaren % 90 saldu da. Saldutako liburuen ezaugarriei erreparauta, gai anitzeko liburuak saldu dira gehien, bai eta bilduma osoak eta entziklopediak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!