Kaza birtuala, benetako heriotzea
2005-04-22 00:00 txutxu-mutxuan
Ez da bideojoko bat
Bien bitartean, ezohiko negozio honen sortzaileak, John Lockwood-ek, hainbeste aurkari eukita harrituta dagoala adierazo dau; era berean, aitatu gura izan dau kritikoek ez dabela ulertzen zelan erabilten dan sistemea. Gauzak holan izanda, Lockwood-ek zehaztu eban beraren etxeko besaulkian jesarritako kazeruak sasi batzuetan atzean ostenduta dagoan baten antzeko perspektiba eta ikuspegia daukala, hau da, ikuspegi mugatua; beraz, ezin da ziurtatu piztiarik hilko dauan ala ez.
Animalia hiltea lortzen dabenek eskatu daikie piztiaren zati bat taxidermistarenera eta, horren ...
El penalti más largo del mundo
2005-04-22 00:00 Zinemea
Fernando galtzaile hutsa da. Morroi grisa, handigurarik bakoa, auzo bateko supermerkadu batean behar egiten dauena. Horrezaz ganera, hirugarren erregionaleko futbol talde bateko ordezko atezaina da. Denporaldi osoan ez dau minutu bakar bat be jokatu. Baina ligako azken domekan epaileak penaltia adierazo eta atezain titularra lesionau da. Fernandok lehenengo biderrez jokatu behar izango dau. Penaltia jaurtiteko dagozala, zale talde bat zelaira sartu eta partidua atzeratu beharko da. Lehiaketa batzordeak penaltia handik astebetera botateko agindua emongo dau, zelaian jokalari berberak dagozala, baina ...
Juanma Bajo Ulloaren lan barria
2005-04-22 00:00 Zinemea
Film hori egiteko, zuzendaria aktore ezezagunak topetan ibili zan urtebetean Madrilen, Bartzelonan eta New Yorken, ikusleak personaiakaz identifiketako asmoz. Hala eta guztiz be, aktoreak ezezagunak eta barriak izateak buruhauste ugari sortu eragin eutsozan Ulloari. Alde batetik, aktoreek ez ekielako non parau behar ziran eszenak egitean eta, bestetik, aurpegiak ezezagunak izatean, banatzaileek filma kontuan hartu gura ez ebelako.
Zinema independentea egiten ahalegintzeak traba asko ekarri deutsoz, beraz, zuzendari gasteiztarrari. Filma egiteko urte bi behar izan ebazan, eta jente aurrean aurkezteko beste ...
'Bilbao Ars Sacrum', erlijinoak eta musikeak bat egiten dabenean
2005-04-15 00:00 Musikea
Gotzon Uribe
Leioako Udalaren Pop Rock Lehiaketan maketak eta CDak aurkezteko epea apirilaren 29a arte egongo da zabalik
2005-04-15 00:00 Musikea
Bizkaie!
Kaotiko zuzenean
2005-04-15 00:00 Musikea
Zuzenean Kaotiko taldeak erakusten dauen indarra CD eta DVD bidez ezagutu ahal izango dozue orain ze Gor diskoetxeak Gasteizeko Azkena aretoan, 2004ko apirilaren 17an grabautako kontzertua jaso dau disko bikotxean. Danetara, taldearen errepertorioko 23 kantu entzun eta kontzertuko irudiak ikusi ahal izango dozuez. Edozelan be, Kaos Etilikoren sasoiko kantuak be badagoz tartean: 'Mi mejor colega, Sale el sol edo Su falso mundo. Horrezaz gan, La Pollaren 'Y ahora que? abestiaren bersinoa be badago diskoan.
Esandako moduan, diskoa 2004ko apirilaren 17an ...
Botritisa (II)
2005-04-15 00:00 Jan edanak
Mahatsean infekzinoak eragiten dauena azukera eta azidoetan sortzen dituan eraldaketak dira; normalean, glizerol eta azido glukonikoa metatzen dira. Edozelan be, mahatsean nagusi diran azidoen kontzentrazinoa, maliko eta tartarikoarena, nabarmen bajatu daiteke eta baita osogai nitrogenatuen kontzentrazinoa be. Mahatsaren azalean dagozan polifenolak honddoak dauen lakasa izeneko enzima batek oxidetan ditu.
Ardaoaren elaborazinoan botritis gaixotasunak hartzidura alkoholikoa geldotu leike edo hartzidurearen prozesua eragotzi. Lakasak ardaoaren koloreari eragiten deutso sortzen dauen oxidazinoaren ondorioz; hori dala eta, enologoak anhidrido sulfuroso gehiago erabili behar izaten ...
Ekialdeko Timor (III)
2005-04-15 00:00 Bidaide
Estadu Batuen erpeak
Ekialdeko Timorren ikusteko dagoan gauzarik ederrenetarikoak herrialdearen berregituraketea eta behin-behineko gobernuaren funtzionamentua dira. Hezkuntza eta osasun-sistemea bereziak dira, eta defensea be bai. Izan be, Ekialdeko Timorrek ondo daki inbasino bat zer dan; eta badaki, baita, independentziak indarkeria eskatu leikela edozein momentutan. Eta zelan ez, herrialde askok dauka interesa hemen, Estadu Batuek, besteak beste (ohikoa dan legez). Amerikarrek Marineak bialtzen dabez bihar-etzi Ekialdeko Timorren armadea izango dana osotzeko, beti be Indonesiari begiradea kendu barik eta berau munduan musulman ...
Iodoaren garrantzia
2005-04-15 00:00 Jan edanak
Iodoaren iturriak
Esandako moduan, iodoa elikagaietan dago, batez be, arrainetan eta itsaskietan. Ganerako jateko taldeetan edukina asko aldatzen da lurraren arabera: lurra iodoan aberatsa bada, barazkietan eta frutetan egongo da iodoa. Bestalde, badagoz jateko butzuk boziojenoak diranak, hau da, ez dabenak ixten iodoa xurgatzen; holakoetan, bozioa ager daiteke, batez be, aza, azalore, arbia, arbiki eta gurean jaten ez doguzan ñame, juka eta mandioka lako tuberkulu kantidade handiak jan ezkero.
Gaur egun, gure gizartean IDDrik ez dago elikadurearen garapenari eta jatekoen ...
Bernardo Atxagak 'liburu ahaztuen' bilduma bat zuzenduko dau Roca argitaletxean
2005-04-15 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Terri Schiavoren azken egunak
2005-04-15 00:00 txutxu-mutxuan
Zilean ipinitako zundea
Terri-ren bizitzea jaungoikoaren esku egon izan balitz, orain dala 15 urte hilda egongo zan, persona honen zintzur-hesteak ezin dauelako iruntsi ez urik ez jatekorik. Bizirik jarraitzeko daukan bide bakarra ziletik artezean sartutako zunda baten bitartez jatekoa emotea da.
Garun hondatua
Terri-ri garunean egindako eskanerrek argi eta garbi egiaztau dabe andrazko honek garunean daukan gaitasuna ia-ia hutsaren hurrengoa dala. Garuna ia-ia desagertu da eta haren ordez orban baltz bat baino ez da ikusten, garuna egon beharko litzateken eremuan ...
Der untergang
2005-04-15 00:00 Zinemea
Berlin, 1945eko apirilean. Alemania hondoratu aginean dago. Uriburuko kaleetan burruka odoltsuak ikusi daitekez. Hitler (Bruno Ganz) eta konfiantzako kide eta lagunak Führer-aren bunkerrean babestu dira. Kanpoan egoerea larriagotu da. Berlinek ezin deutso ezelan be eutsi errusiarren erasoari, baina Hitler-ek ez dau errealidadea onartu gura. Gerrearen pisurik ankerrena defendatzaileen eta edade guztietako herritarren ganera jausten dabilen bitartean, Hitler-ek bere bizitzearen azkenengo uneak preparetea, beste ardurarik ez dauka.
Bigarren Mundu Gerrearen ganeko filmografia sano ugaria izanagaitik be, beste inon ez da jorratu ...
Habana blues
2005-04-15 00:00 Zinemea
“Solas” film bikain eta harrigarriaren ostean, Benito Zambrano La Habanara joan zan, ikuspuntu gazi-gozo, baikor eta zabal bati jarraituz, musikaz, gizarte gaiez, irribarrez eta garraztasunez mela-mela jatorkun film zoragarri hau egiten. Gauzak holan dirala, musikea ardatz eta atxakiatzat hartuta, isla koloretsu honetako gizarte, politika eta kultur testuinguruaren hainbat gai jorratuko dira.
Zuzendariak errealismo eta maitasunez irudikatu eta erakutsi gura izan deusku Kubako gizartea, egoera sozio-ekonomikoak musikari gazte batzuei eta inguruko senide nahiz lagunei guztiz baldintzatzen deutsen bizimodu arruntaren bitartez. Herritarrak ...
Aztekek Bilbo inbadidu ebenekoa
2005-04-15 00:00 Kulturea
Albistea handia izan da: egunkari guztietan agertu da, orrialde osoak bete dira erakusketa honen gainean, portadetara be heldu da notizia, izan be, ez da gitxiagorako: inken eta maien kultureagaz batera, Ameriketan egon dan kulturarik handiena, aztekena, Bilboraino etorri da, besapean ekarrita mundu harrigarri haretako altxorrik handiena eta distirarik ederrenak. Martiaren 18an hasi eta irailaren 18ra arte, sei hilabete osoz, ikusgai egongo da, eta erakusketea ez galtzeko motiboak asko dira, gainera: 600 pieza baino gehiago dagoz erakusgai; tartean, Mexikotik kanpora lehenengoz ...
‘Lurrikerea baino ez da’ esan eustan Sakomik lotan egoala
2005-04-15 00:00 Euskaldunak munduan
- Lurrikararik sentidu zenduan oinen azpian?
Baten baino gehiagotan. Baten, kalean zeozer erostekotan egon ginan. Dana dar-darka jarri zan eta pentseu neban zorabioren baten eragina edo izango zala. Baina ez nintzan txarto sentiduten, estomagua ondo neukan. Barkuan egongo banintz moduan sentidu nintzan. Sakomik esan eustan lurrikarea zala eta gorantz begiratzeko zeozer burura ez jausteko. Dana mobiduten zan: farolak, kartelak...; halan da be, jentea nahiko nasai ikusi neban. Japonian normala zan. Bigarren lurrikarea etxean izan zan orduak eta orduak japoniera ikasten emon ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4113
4114
4115
4116
4117
4118
4119
4120
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa