Eudelek aintzatespena jaso dau Europako Herri Administrazinoen Praktika Onenen sarietan

Bizkaie! 2009-02-20 13:56

Eudelen aintzatespena bere 'Praktika Onen Gidaliburua'-gaz egiten ari dan lanak ekarri dau. Gida igazko ekitaldian argitaratu zan, Euskadiko tokiko erakundeei herritarren datuen kudeaketea eta optimizazinoa errazteko helburuagaz, alkarteko arduradunek jakinarazo dabenez.

Eudel Euskadiko Udalen Alkarteak aitamen berezia jaso dau Europako Herri Administrazinoen Praktika Onenen Sarien bosgarren edizinoan. Sariak Madrilgo Erkidegoko Datuak Babesteko Agentziak antolatu ditu, eta Eudelek bi aitamen berezietako bat lortu dau, datuak babestearen arloan egiten dauen lanagaitik. Eudelegaz batera, Europako zenbait herrialdetako 17 proiektu izan dira hautagaiak.

Eudelen aintzatespena bere 'Praktika Onen Gidaliburua'-gaz egiten ari dan lanak ekarri dau. Gida igazko ekitaldian argitaratu zan, Euskadiko tokiko erakundeei herritarren datuen kudeaketea eta optimizazinoa errazteko helburuagaz, alkarteko arduradunek jakinarazo dabenez.

Sariak gaur banatu dira 'Madrilgo Real Casa de Correos' izenekoan egindako topaketa europarrean; bertan, besteak beste, Italiak, Erresuma Batuak, Poloniak eta Belgikak hartu dabe parte. Horreetako bakotxak datuak babestearen arloan daukan esperientziaren barri emon dau.

Bere aldetik, Eudelek bere proiektua azaldu dua, bai eta orain arte indarrean egon dan bederatzi hileotan, praktika onen gidaliburuagaz izan dauen esperientzia be.

Gidaliburuak kudeaketa praktikak, formularioak, dokumentazino ereduak eta sarri egiten diran galderetarako erantzunak proposatu eta eskaintzen ditu. Era berean, datuen babesagaz lotuta egunero sortzen diran egoerei erantzuna emoten deutsen eredu praktikoak eta kasu zehatzak jasoten ditu, bai eta jarraitu beharreko prozeduren eskemak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu