Laburbertsometrai Lehiaketea Bartzelonako Euskal Etxean

Bizkaie! 2009-02-20 11:49   Euskaldunak munduan

Ideia, film laburrak eta bertsoak batzea da eta horretarako, Andoni Egaña bertsolariak 4 errima emon ditu bideo batean grabauta eta gure webgunean ikusgai dagoz. Lau berba honeek gehienez 2 minutuko iraupena izango daben lanetan azaldu beharko dabe.

Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinema zabaldu eta sustatzeko asmoagaz urtero antolatzen dauen euskal zinema zikloaren barruan, Internet bidezko bideo lehiaketa bat antolatu dau, baina ikuspuntu desbardin bategaz, izan be, zinema eta bertsolaritzea buztartuko dira, Andoni Egañak eskainitako 4 errimakaz gehienez 2 minutuko iraupena dauen lana egin beharko dalarik.

Lau urte dira Bartzelonan Zinemaldiaren eskutik Euskal Herrian egiten dan zinema erakusten eta zabaltzen saiatzen hasi ginala eta aurten erakusleiho izatetik, zentro sustatzaile izatera pasetea gustauko litxakigu. Horregaitik bideo lehiaketa bat antolatu dogu jenteak bialduko dituan sorkuntzak webgune batean zintzilikatuko doguzalarik jenteak ikus daizan. Ondoren epaimahai batek ebaluauko ditu eta irabazleak erabagi. Bartzelonako Euskal Etxeak, halan da be, euskal kulturea zabaldu eta sustatzeko bere eginahalean, bestelako ikuspuntu desbardin bat emon gura izan deutso, hau da, film laburrak bertsoakaz buztartzea.

Ideia, beraz, bi diziplina horreek batzea da eta horretarako, Andoni Egaña bertsolariak 4 errima emon ditu bideo batean grabauta eta gure webgunean ikusgai dagoz. Lau berba honeek gehienez 2 minutuko iraupena izango daben lanetan azaldu beharko dabe. Lanak euskeraz eginak izango dira (irabazle subertetan diran lanak katalanez azpititulauko dira, Katalunian honeen banaketea errazteko).

Lehen edizino honetako epaimahaikideak Kike Amonarriz, Iban Garate eta Joxerra Gartzia izango dira, bertsolaritza eta irudiaren munduagaz lotura estua dabenak.

Saria, euskal kulturea zabaldu eta ezagutarazoteagaz loturik, aukeratuak subertetan diran 10 lanei banaketea eta zabalkunderako aukerak eskaintzea izango da. Hau da, irabazleen lanak 2009 urtean zehar (hurrengo Zinemaldia arte) bai Katalunia, bai Euskal Herriko hainbat zinema eta kultur gune desbardinetan ikusi ahal izango dira. Zirkuitu bat bermatuko da lan irabazleak ezagutarazoteko.

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen aduen lehiaketa honetan parte hartzeko konbita luzatzen deutsagu parte hartu nahi dauen edonori, eta era berean, banaketa sare horren parte izatera konbidatzen doguz Euskal Herriko alkarte kultural, zinema, zine-klub edo kultur etxe guztiak.

Informazino gehiago nahi izan ezkero, edo laguntzinoa eskaintzeko prest bazagoze, mesedez helarazo erantzuna ondoko helbideetara: kulturabcn@euskaletxeak.org / barcelona@euskaletxeak.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu