Kepa Junkera eta Larraitz Cisneros izango dira Bilboko jaietako protagonista nagusiak
2007-08-17 02:00Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Pregoilariak eta Txupinereak ‘Euskal Herriko jai herrikoienetan’ parte hartzera dei egin dabe. Euren zereginagaz ‘oso pozik’ dagozala dinoe.
Bilboko Aste Nagusiko egitaraua eskuko telefonoan
2007-08-17 02:00Bilbobuseko sei geltokitan Bluetooth teknologia jarri dabe eskuragarri eta, egitarauaz gan, Marijaiaren abestia, jaietako kartela eta gaueko autobusen ordutegiak be deskargau daitekez.
Amerikako jantzak Guggenheimen
2007-08-16 02:00 KultureaNew York City Ballet konpainiak ‘Amerikako Jantzak’ izenburuko errepertorioa taularatuko dau bariku honetan, abuztuak 17, Guggenheim Bilbao Museoan, 12:00etan hasita, ‘Works & Process at the Guggenheim’ programearen barruan.
Literatura Unibersala itzulpen lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago oraindino
2007-08-16 02:00Uda tartean dagoala kontuan hartuta, irailaren 5era arte egongo da zabalik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz antolatzen dauen Literatura Unibersala bildumarako itzulpen lehiaketan parte hartzeko deialdia.
U2 taldearen grabazino-lanak jasoten dituan dokumentala kaleratuko dabe
2007-08-16 02:00 BarriakHere is what is izenburupean, Toronto International Film Festivalen (Kanada) estreinauko dabe U2 taldearen azkenengo diskoan oinarritutako dokumentala irailaren 7an.
Argentinako La Plata Unibersidadean euskera eta euskal kultura lektorego programea jarriko dabe martxan
2007-08-14 02:00 Euskaldunak munduanLektoregoa datorren urteko zezeilaren 15etik abendura bitartean izango da, astean lau orduko klaseakaz. Horrezaz ganera, helburua datorren urtean Argentinako unibersidade nagusietan programea ezartzea da.
Elvis gogoan
2007-08-14 02:00 MusikeaSony BMG diskoetxeak ‘The King’ diskoa kaleratu dau Elvis Presleyren heriotzaren 30. urteurrena gogoratzeko. CDa bikotxa da eta 52 abesti batzen ditu, Elvisen obrearen garrantzia eta bere musikea goraipatzeko asmoz.
'SPrako tranbia' filma grabetan hasi dira Algortan
2007-08-14 02:00 BarriakAitzol Aramaio zuzendari ondarrutarrak zuzenduko dau Unai Elorriagaren liburuan eta gidoian oinarritutako filma. Hector Alterio, Daniel Bruhl eta Julieta Serrano aktoreak izango dira protagonistak.
Barriro be, Urdaibai txapeldun
2007-08-13 02:00Espainiako Arraun Txapelketearen LX. edizinoa jokatu zan asteburuan Pedreñako uretan eta garaipena Bermeoko Urdaibairentzat izan zan 19 minutu eta 57 segundoko denporeagaz.
Karidadeko Benta ibilbidearen amaierara ailegau da
2007-08-13 02:00 MusikeaJon Maia bertsolariak zuzentzen dauen taldeak aurtengo Getxofolk jaialdia zabalduko dau irailaren 5ean eta ostean emongo deutso amaierea orain arteko ibilbideari.
Jabier Muguruza eta Martirio alkarlanean
2007-08-10 02:00 Musikea‘Konplizeak’ izeneko diskoaren grabazinorako, hainbat konbidau ekarri ditu Irungo artisteak eta horreen artean dago Martirio, 1970eko hamarkadearen amaieratik Espainiako kopleak dauen ordezkari ezagunenetarikoa.
Oiasso Museo Erromatarra zinema arkeologikoaren jaialdi italiar bateko epaimahaiko kidea izango da
2007-08-10 02:00 Euskaldunak munduanRovereto uri italiarreko ‘Rassegna Internazionale del Cinema Archeologico’ jaialdiak urriaren 1etik 6ra bitartean egingo da eta Giorgio Studer izango da museoa aurkezteko arduraduna.
Zapatuan, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeak izango dira Donostiako Piraten jaian
2007-08-09 02:00 MusikeaDonostiako Piratek kontzertu indartsua preparau dabe bost urteko ibilbidea ospatzeko. Zapatuan, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasierearen bezperan, jai itzela egingo dabe Donostiako Trinidade Plazan, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeakaz.
Bonba atomikoa ipuin bihurtuta
2007-08-09 02:00Nagasaki eta Hiroshimako bonbardaketen ganeko erakusketeagaz bat eginda, gai horren inguruko kontuak kontauko ditu kontalariak Gernikako Bakearen Museoan gaur, abuztuak 9, 18:30ean.
Mondragon Unibersidadea Cumulus Sareko kide barria da
2007-08-09 02:00 Euskaldunak munduanDiseinu-eskolen nazinoarteko alkarte ezaguna da Cumulus eta Schwäbisch Gmünd-eko (Alemania) azken biltzarren ondoren sartu da sarean. Alkarteak 124 kide ditu guztira.
The Pogues irlandarrek beteko dabe Chayannek itxitako hutsunea
2007-08-08 02:00 MusikeaIrlandako folk tradizionala punk estiloagaz nahastau eta doinu zaharretan oinarrituta, euren punk estiloko musikea ekarriko dau taldeak Bilboko Botika Zaharrera abuztuaren 18an.
Iciar Bollain eta Gracia Querejeta zuzendarien lanak lehiatuko dira Donostiako Zinemaldian
2007-08-07 02:00 Barriak‘Mataharis’ (Bollain) eta ‘Siete mesas de billar francés’ (Querejeta) filmak izango dira, beste batzuen artean, Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartuko daben bi filmak.
Kimuak 2007 programea osotuko daben filmak aukeratu ditue
2007-08-06 02:00 Barriak‘Columba Palumbus’, ‘Columba Palumbus’, ‘Hezurbeltzak’, ‘Limoncello’, ‘Las horas muertas’, ‘No es una buena idea’, ‘Taxi’ eta ‘Traumalogía’ dira filmak. Zortzi lanetatik, bi besterik ez ditue estreinau orain arte (‘Limoncello’ eta ‘Traumalogía’). Irailean, Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian aurkeztuko dira ganerakoak.
Bermeoko XII. Nazioarteko Musika Asteak bost kontzertu eskainiko ditu abuztuaren 6tik 10era bitartean
2007-08-06 02:00 MusikeaLehenengo emonaldia Empordako (Katalunia) Ganbera Orkestraren eskutik etorriko da. Ostean, T.I.04 ganbara laukotea, Ricardo Ribeiro portugaldarra, Amaia Urtiaga sopranoa eta Awa Project taldea izango dira Andra Mari eleizean.
Bilboko kaleetan ezin da megafonorik erabili
2007-08-06 02:00Bilboko kaleetan egiten dan salmenta ibiltaria arautzeko asmoz eta Aste Nagusia hur dagoala gogoan hartuta, Bilboko Udalak ohartarazo dau megafonoen salmenta erabat galarazota dagoala.

















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...