Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak: euskal antzerki produkzinoaren erakusleiho

Bizkaie! 2006-10-09 02:00   Kulturea

Datorren eguenean, urriak 12, Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira. Urriaren 22ra, genero guztien eta publiko guztietarako 13 antzezlan eskainiko dira 18 antzezkizunetan.

Datorren eguenean, urriak 12, Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira. Urriaren 22ra, genero guztien eta publiko guztietarako 13 antzezlan eskainiko dira 18 antzezkizunetan. Ohikoa danez, ekitaldi honen helburu nagusiak honakoak dira: urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina erakustea eta urteko antzerki produkzinoaren erakusleiho bilakatzea.

Getxo Antzokian egingo dira antzezlanik garrantzitsuenak. Aurten, Txalo Ekoizpenak ‘Artea’ (urriaren 13an) ekarriko deusku Getxora. Ironiaz beteriko komedia honek Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Ramón Agirre ditu protagonista nagusiak.

Amatasunari uko egin deutsen zenbait emakumeren historia da Pok Taldearen ‘Buen viaje’ (urriaren 14an) obrearen abiapuntua.

Hika taldeak bere azken lana aurkeztuko dau Getxon, Alessandro Baricco autore ospetsuan oinarritutako: ‘Zeta/Seda’ (urriaren 20an), hain zuzen.

Azkenik, ‘El chico de la última fila’ (urriaren 21ean) lanagaz gozau ahal izango dau publikoak Getxo Antzokian. Helena Pimentak zuzendutako lan honek irakasle baten istorioa daroa taulara; bere ikasleetako batek egindako idazlana irakurri ondoren guztiz aldatuko da bere bizitzea.

Bestalde, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan umeentzako antzezlan oso desbardinak antzeztuko dira. Txotxongiloen ikuskizun klasikoak izango doguz, ‘Herrialde urdina/El país azul’ (Azika), esaterako. Beste batzuetan, txotxongiloak eta ipuinak buztartuko dira (‘Beti lagun/Cuenta conmigo’, Rosa Mª Martínezena); bestetan, txinatar itzalak eta aktoreak (‘Pinotxo/Pinocho’, Dar-Darena). Baina bestelako ikuskizunak be izango dira: ‘Bazen behin zirkoa/Érase una vez el circo’, zirkuko teknikakaz eta jokoakaz.

Kale antzerkia Algortako Geltoki Plazan egingo da. Umeentzako antzezpenak izango dira (‘Indioen Lurraldea’, Potxin eta Patxinena; ‘Txaribari’, Panta Rheirena eta ‘Zintzoren ametsa’, Golokarena). Edade guztietako jentearentzat be izango dira antzezlanak: ‘Amor desmadre’ lan originala, Popótamus Teatrorena, eta ‘El pisito’ lan barregarria, Trapu Zaharrarena.

Sarrera salmenta

Ohi bezela Getxo Antzokiko eta Andrés Isasi Musika Eskolako saioetarako sarrerea pagau beharko da eta ganerakoak, dobakoak izango dira. Sarrerak salgai dagoz Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8), BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu