Iurretako Montoi eta Montoste inguruen lehengo eta oraingo argazkiak
2006-10-09 02:00Iurretako Montoi eta Montoste zubi ondoko lurren inguruan izandako aldaketen barri emoteko, 38 orrialdez osotutako liburutxua argitaratu dau Gerediaga Alkarteak. Bertan, antxinako eta oraingo argazkiak batzen dira.
Antxinatik Montoi eta Montoste izena jaso dabe Iurretako zubi ondoko lurrek. Gaur egun, 60ko hamarkadan izan dan urigintzearen ondoren, Maspe kalea, Bixente Kapanaga kalea eta Zubiaurre kalea dagoz bertan, besteak beste. Gune horretan azken mende erdian aldaketa ugari izan dira eta Gerediaga Alkarteak antxina zelakoa izan zan eta gaur egun zelan dagoan ezagutarazo gura izan dau. Holan ba, iurretarrei eta interesa daben guztiei zuzenduta, gunearen eraldaketearen inguruko liburutxua argitaratu dau alkarteak.
Liburutxuak, 38 orritan, argazki zahar eta barriak batzen ditu. Batzuk 20ko hamarkadan Roisin argazkilariak egindakoak dira eta beste batzuk Jesus Sopelanak eta 'Foto Sol' argazki-dendakoek egindakoak. Gaur eguneko argazkiak Txelu Angoitiak eta Iñaki Irazabalek egin ditue. Iurreta eta Durangoko liburu dendetan egongo da salgai 5 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!