Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2007-09-19 15:34 kulturbizEdozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitaratu bako eta gehienez hamabost orriko luzerako ipuinak aurkezteko aukerea izango dabe 2007ko urriak 31 baino lehenago.
'Tunela', 'Gaueko gezurrak' eta 'Gainbehera dator dena', Literatura Unibertsala bildumarako hiru liburu barri
2007-09-19 15:32 KultureaAlberdania eta Elkar argitaletxeek literatura Unibertsala bildumako hiru liburu barri aurkeztu ditue alkarlanean. Liburuok honako honeek dira: Ernesto Sabatoren Tunela (itzultzailea: Mikel Garmendia), Gesualdo Bufalinoren Gaueko gezurrak (itzultzailea: Josu Zabaleta) eta Chinua Acheberen Gainbehera dator dena (itzultzailea: Alberto Martinez de la Cuadra).
Unibersidade-ikasturtea martxan dago
2007-09-19 02:00Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 2007-2008 ikasturteko hezkuntz eskaintzea aurkeztu eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Espazioan bateratzeko prozesuan izandako aurrerakuntzak aztertuko ditue gaur, irailak 19, Bilbon. Deustuko Unibersidadeak eguenean, irailak 20, emongo deutso hasierea 2007-2008 ikasturteari.
Euskal PENeko ordezkaria hizkuntza-eskubideen batzordean
2007-09-18 02:00 Euskerea berbagaiHizkuntza Gitxituen Batzordeko koordinatzaile, Euskal PEN taldeko kide eta Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok International PEN taldearen T&LRC-ren (Itzulpen eta Hizkuntza-Eskubideen Batzordea) urteroko batzarrean hartu dau parte Ohrid (Mazedonia) hirian, hilaren 14tik 17ra.
'Picasso eta Dubuffet artean', Planqueren bildumako 150 lan ikusgai Bilboko Arte Ederretako Museoan
2007-09-18 02:00 Kulturea Irailaren 18tik zemendiaren 18ra bitartean zabalik'Picasso eta Dubuffet artean' izeneko erakusketea zemendiaren 18ra arte egongo da ikusgai. Pintura eta eskultura modernoari buruzko eta artista garrantzitsuenetako batzuen ibilbidea aztertzen dau 150 lanen bitartez.
Elkar estudioa Zinemaldian
2007-09-18 02:00 MusikeaIrailaren 20tik 29ra bitarteko Donostiako 55. Zinemaldian ikusiko diran honako filmek Elkar estudioa aukeratu dabe musikea grabetako eta nahasteko: 'La Torre de Suso', 'Siete Mesas de Billar Frances' eta 'Querida Bamako'.
Euskaltzaindiak bat egingo dau Nafarroa Oinezegaz
2007-09-18 02:00 Euskerea berbagaiAntolatzaileen konbitari erantzunez, aurten be Nafarroa Oinezegaz bat egingo dau Euskaltzaindiak, eta Vianan hainbat ekitaldi egingo ditu: irailaren 20an, arratsaldean, Onomastika batzordea batuko da; irailaren 21ean, goizean Onomastika batzordea eta, arratsaldean, Sustapen batzordea
Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako gobernuek Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna estadu osoan beteteko eskatu dabe
2007-09-17 02:00 Euskerea berbagaiGobernu autonomoetako ordezkariek adierazo dabe ‘beharrezkoa’ ikusten dabela ‘hizkuntza ofizial propiodun autonomia erkidegoek Estaduak eleaniztasuna sustatzeko neurriak erabagiteko garaian parte hartzea’.
Korrontzi eta Standard euskal taldeak Alemaniako Popkomm jaialdian
2007-09-17 02:00 MusikeaKorrontzi bizkaitarren trikitixeak Faltriqueira eta Berrogüetto galizarrakaz batera musika zeltiarragaz jantziko dau Berlin irailaren 19an, Alemaniako uriburuan egingo dan Popkomm lehiaketearen barruan (irailak 19-21).
EAEko 14 urtetik gorako biztanleen % 45,9 Interneteko erabiltzailea izan zan 2007ko bigarren hiruhilekoan
2007-09-17 02:00Euskal Autonomia Erkidegoko 14 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 843.600 izan ziran 2007ko bigarren hiruhilekoan, hau da, edade horretako EAE osoko % 45,9. Eustaten datuen arabera, 2006ko laugarren hiruhilekoaren aldean % 10,1eko hazkundea izan da.
Asier Serranok ‘Eskuetan Mapak’ izeneko eleberria aurkeztu dau
2007-09-17 02:00 KultureaAsier Serrano idazle eta kantariak ‘Eskuetan Mapak’ lehen nobelea aurkeztu dau Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Txalaparta argitaletxeak argitaratu dau liburua Amaiur bildumearen barruan.
Donostiako Zinemaldiaren 37.500 sarrera saldu dira egun bakarrean, horreetako 14.500 Kutxanet bidez
2007-09-17 02:00Atzo, hilak 16, zabaldu zan Donostiako Nazinoarteko Zinemaldirako sarrerak erosteko epea. Danetara, 37.536 sarrera saldu ziran domekako 14 ordutan.
‘Kalea guztiontzat’ lelopean, irailaren 22an auto barik Bilbon
2007-09-14 02:00Zortzigarren urtez jarraian, 'Uria nire kotxe barik!' jardunaldia izango da Bilbon. Irailaren 16tik 22ra, ‘Mugikortasunaren Europako Astea’ dalakoagaz bat eginez, hainbat ekimen antolatu ditue autoaren erabilerea murrizteko. Autorik bako eguna irailaren 22a izango da.
‘Luz de domingo’, ‘El orfanato’ eta ‘Trece rosas’ dira Espainiako hautagaiak Oscar sarietarako
2007-09-14 02:00 BarriakJose Luis Garciren ‘Luz de domingo’, Juan Antonio Bayonaren ‘El orfanato’ eta Emilio Martinez Lazaroren ‘Trece rosas’ filmak aukeratu ditu Espainiako Zine Akademiak, lehen botazinoan, Oscar Sarien 80. edizinoan Espainia ordezkatzeko, ‘Ingelesezkoa ez dan Film Onena’-ren atalean.
Elhuyar dictionary, euskerea-ingelesa-euskerea hiztegia atara dabe
2007-09-14 02:00Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Elkar argitaletxeak, alkarlanean. Danetara, 34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasoten ditu hiztegiak.
Getxon etorkinentzako ‘AISA’ euskera ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dabe
2007-09-13 02:00 Euskerea berbagaiHABEk diseinautako materiala erabiliz gauzatzen dan ekimenaren helburua da udalerrira heltzen diran personen integrazinoa bertako hizkuntzearen bitartez sustatzea.
‘Marjinalia’, Txuma Murugarrenen ‘zirku partikularra’
2007-09-13 02:00 Musikea‘Marjinalaia’, Txuma Murugarren bakarlariaren bosgarren diskoa (Gaztelupeko Hotsak) ‘organikoa, naturala da, base programaturik bakoa, lurrarekin lotura handia dauena’.
Jaurlaritzeak Euskerearen Organo Komun Iraunkorra sortzea proposatu deutso Nafarroari
2007-09-13 02:00 Euskerea berbagai‘Orain arte, Nafarroako gobernuagaz ezin izan dogu akordioa lortu, kolore politikoak jantzi deutsozalako euskereari’. Horregaitik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak lankidetza-proposamena egin deutso, ‘errespetu instituzional eta juridiko-administratiboan oinarrituta, euskerea sustatzeko balioko dauen organoa’.
Behatokia: ‘Ministroen Batzordeak ez ditu Euroitunaren gomendioak bete’
2007-09-13 02:00 Euskerea berbagaiEuroituna Espainiak berretsitako Europako Kontseiluaren nazinoarteko ituna da, eta 2001eko abuztutik dago indarrean. Europako Kontseiluaren ustetan beharrezkoa da Espainian indarrean dagoen gaztelaniazko elebakartasunaren nagusitasunean oinarritzen dan eredutik eredu eleanitzera salto egitea.
Getxoko kaleak argazkiz jantziko dira
2007-09-12 02:00 KultureaIrailaren 13tik urriaren 5era arte, Getxoko 17 gune publikotan, GETXOPHOTO argazkintza jaialdia egingo da, 'espazio urbanoak erabilera kulturaletara hurreratzeko helburuagaz'.



















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...