Uruguaiko Juan L. Lacaze euskal etxeari ofizialtasuna emon deutso Eusko Jaurlaritzeak
2006-11-07 01:00 Euskaldunak munduanAintzatespen horren ondorioz, zentro honek bere zuzendaritza batzordeetan izan daitekezan aldaketa guztiak eta alkarte mailako ezaugarri guztiak jakinarazo beharko deutsoz Eusko Jaurlaritzeari.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Uruguaiko Colonia urian dagoan Juan L. Lacaze euskal etxeari ofizialtasuna emotea onartu dau gaurko bileran.
Aintzatespen horren ondorioz, zentro honek bere zuzendaritza batzordeetan izan daitekezan aldaketa guztiak eta alkarte mailako ezaugarri guztiak jakinarazo beharko deutsoz Eusko Jaurlaritzeari.
Era berean, Eusko Jaurlaritzeak euskal giza-taldeakazko hartu-emonak hobeto koordinau ahal izateko behar dituan datu guztiak eskatu ahal izango deutsoz. Horrezaz ganera, zentro uruguaiarra Euskal Etxeen Erroldan sartuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!