Badator Santo Tomas eguna, badator ‘The Pub Ibiltaria’
2006-11-09 01:00 MusikeaAbenduaren 21ean, Oskorrik ‘The Pub Ibiltaria’ ikuskizuna eskaini eta diskoa grabauko dau. Hamaikagarren edizinoko 17 kanten testua eta partiturak batzen dituan koadernoa plazaratuko ditu datorren astean, prentsaurreko bidez ekimenaren nondik-norakoak azalduta. Hori zemendiaren 14an izango da Bilbon.
Abenduaren 21ean, Oskorrik ‘The Pub Ibiltaria’ ikuskizuna eskaini eta diskoa grabauko dau. Hamaikagarren edizinoko 17 kanten testua eta partiturak batzen dituan koadernoa plazaratuko ditu datorren astean, prentsaurreko bidez ekimenaren nondik-norakoak aztertu ostean. Hori zemendiaren 14an izango da Bilbon.
‘Danok dakigunez, hamaika numero itzela da euskaldunontzat eta oso errepertorio berezi eta eder bategaz ospatuko dogu. Kontzertu honetaz gozetako aukera bakarrak Santo Tomas egunekoa eta, datorren urteko maiatzekoa eta herriz herri egingo diran birako kontzertuetakoak izango dira’, azaldu dabe taldeko iturriek.
Bizkaiko kanta eta musikazaleen artean 15.000 ale banatuko dira. Danetariko kantak dagoz, oso ezagunak eta guztiz ahaztuak, oso alaiak eta melankoliatsuak, besteak beste, ‘1813ko Donostiaren erreketa’, tropa ingelesek Donostia uria erre ebenekoa; ‘Biba Errepublika’, etorri barri dan Frantziako Errepublika euskaldun kontserbadore baten begitan; ‘Sakamantekasen berriak’, ‘Akerra ikusi degu’, ‘Maitatua sobera’ edota ‘Alferraren astea’.
CD formatoan kontzertuaren maketea be editau da. Maketa hori musika talde guztiei banatukojake, horren ganean errazago ensaiau ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!