Maketa bat grabetako aukerea Durangaldeko taldeentzat

Bizkaie! 2006-11-08 01:00   Musikea

Aldapa maketa lehiaketea Durangaldeko taldeentzat da bakarrik eta sari potoloakaz dator; lehen saria irabazten dauenak maketa bat grabauko dau eta bigarren saria, barriz, 300 eurokoa izango da musika materialetan Txirula dendearen eskutik.

Aldapa maketa lehiaketea Durangaldeko taldeentzat da bakarrik eta sari potoloakaz dator; lehen saria irabazten dauenak maketa bat grabauko dau eta bigarren saria, barriz, 300 eurokoa izango da musika materialetan Txirula dendearen eskutik.

Lehiaketako arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:

- Durangaldeko taldeei zabalduta dago bakarrik.
- Aurkeztutako taldeek ezin izango dabe kontratu diskografikorik izan. Era berean, ezelako grabaziorik kaleratu ez daben taldeek izango dabe lehentasuna.
- Zemendiaren 17a baino lehen, gitxienez, hiru abesti dituan grabazino bat aurkeztu behar da. Soinuaren kalidadea ez da kontuan hartuko.
- Agindtako grabazinoagaz batera, dokumentazino dosierra aurkeztu behar da (Taldearen historia, abestien letrak, telefonoa, kontzerturako riderra…).
- Lehiaketearen irabazleak, grabazinoa kaleratzeko konpromisoa hartuko dau.

Lehiaketea:

Jasotako grabazinoen artean, Berrizko Gazte Asanbladak 12 aukeratuko ditu. Aukeratutako taldeek, Hiltegixe Berrizko Gaztetxean, kontzertu bana eskainiko dabe, zemendiaren 25ean, abenduaren 1ean eta abenduaren 2an.

Azken buruan, talde irabazlea, lau personez osotutako epaimahai batek aukeratuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu