Bederatzi euskal enpresa Londresera joan dira Emakundegaz
2006-11-06 01:00 Euskaldunak munduanIngalaterrako zenbait enpresa eta erakundetan abian jarritako emakume eta gizonen bardintasun esperientziak hurretik ezagutzeko asmoagaz, Londresera abiatu dira bederatzi euskal enpresetako ordezkariak, Emakunderen ordezkaritza bategaz batera.
Ingalaterrako zenbait enpresa eta erakundetan abian jarritako emakume eta gizonen bardintasun esperientziak hurretik ezagutzeko asmoagaz, Londresera abiatu dira bederatzi euskal enpresetako ordezkariak, Emakunderen ordezkaritza bategaz batera. Egitasmoa Europako Fondo Sozialaren programa baten barruan dago.
Hiru egunetan zehar, Ingalaterrako Arts Council, Opportunity now, Victoria & Albert Museum, Abbey National PLC eta Transport of London enpresa eta entidadeetako esperientziak ezagutuko dabez, Emakundeko iturriek jakinarazo dabenez.
Izaskun Moyua zuzendaria buru dauen Emakundeko ordezkaritzeagaz batera, gaur goizean abiatu dira Londonera euskal enpresa honeetako ordezkari bana: Ados Consulting, BBK, CDE Consultores, EDE Fundazinoa, Euskal Trenbide Sarea, Eusko Trenbideak, Guggenheim Bilbao Museoa, Metro Bilbao eta Orebe Hezkuntza.
Esandako moduan, bidaiaren helburua da Londreseko zenbait enpresa eta entidadek emakume eta gizonen bardintasun alorrean dabezan esperientziak hurretik ezagutzea. Euskal enpresa honeek Bardintasunerako Lankidetza Erakunde dira, Emakundek holan autortuta. Egitasmoa Europako Fondo Sozialaren programa baten barruan dago.
Gaur bertan euskal ordezkaritzea Arts Council artea bultzatzeko erakundearen ordezkariakaz batzartuko da. Bihar, Opportunity Now erakundea eta Victoria & Albert Museoko arduradunakaz batuko dira. Azkenik, eguaztenean, Abbey National PLC banketxe eta Transport of London erakundeko ordezkariakaz egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!