Nine Inch Nails taldea Bilbon
2006-11-09 01:00 MusikeaTrent Reznor buru dauen Nine Inch Nails talde estadubatuarra Bilboko La Casilla pabiloian izango da datorren urteko zezeilaren 16an, rock industrialeko taldeak Europan zehar egingo duen birearen barruan.
Trent Reznor buru dauen Nine Inch Nails talde estadubatuarra Bilboko La Casilla pabiloian izango da datorren urteko zezeilaren 16an, rock industrialeko taldeak Europan zehar egingo duen birearen barruan. Sarrerak bihar, zemendiak 10, jarriko dira salgai.
Taldea 1980ko hamarkadearen amaieran sortu zan, eta ‘Pretty Hate Machine’ izenburuko lehenengo lanak harrituta itxi eban mundu guztia rock eta musika elektronikoa buztartzeko eukan modu barritzailearengaitik. ‘Broken’ eta ‘The Downdard Spiral’ lanakaz gero eta jarraitzaile gehiago izatea lortu eben.
Gainera, ‘The Downrad Spiral’ (1994) diskoari esker, banda estadubatuarrak musikearen munduko talde eraginkorrenetakoa bilakatu zan, eta danek gura eben Trent Reznor konpositore eta produktore lana egiteko. Izan be, Reznorrek produzidu ditu Marilyn Mansonen diskorik arrakastatsuenak eta David Bowiegaz be kolaborau dau. Nine Inch Nails bost urte geroago itzuli zan, 1999an, ‘The Fragile’ disko bikotxagaz. Beste sei urte igaro ziran Reznorren bandeak beste disko bat atarateko, eta 2005ko udabarrian ‘With Teeth’ kaleratu eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!